Teknologia albisteak

Joxe

Erabiltzailearen aurpegia

Bakoitza bere frikiak bizi du

Erabiltzailearen jarduna

1

Espainiako Legebiltzarreko Kultura Batzordeak Jabetza Intelektualaren legearen erreforma onartu du, ...

2014-07-23 : 08:27

Espainiako Legebiltzarreko Kultura Batzordeak Jabetza Intelektualaren legearen erreforma onartu du, PP ez beste inoren aldeko botoekin.

Besteak beste, kanon digitala Estatuko Aurrekontuetatik ordaintzea eta AEDE kanona sortzea aurreikusten du erreformak, hedabideen edukiekiko loturak erabiltzeagatiko tasa.

Tasa hori CEDRO Elkarteak kudeatuko du, eta hedabideen 'errefusatu ezinezko eskubidea' izango da. Hau da: CEDROk eskubidea izango du euren edukien truke ezer kobratu nahi ez duten hedabideen izenean ere tasa kobratzeko.

http://www.teknopata.net/2014/07/aede-kanona-aurrera/

Euskarazko ahotsa Waze GPS aplikaziorako

2013-03-04 : 21:26

waze201302Batzuek behintzat gogoan izango duzue aspalditxo kontatu nizuena Waze GPS aplikazioaz. GPSa baino gehiago dela esan daiteke, gidarien sare sozial bat edo horrelako zerbait. Sarrera honetan harekin lotutako opari bat (bueno, eta eskari bat ere bai) ekarri dizuet...

Info gehiago teknopataren txokoan ;-)

sei@2012: euskarazko ekarpenik onenak sarean

2012-11-08 : 16:10

Ohiturak onak direnean, mantendu egin behar dira. Batez ere, txuflarako aukera ere ematen badute eta gainera publikoak hala eskatzen badu. 2011ko etenalditxoaren ostean, beraz, aurten berriz gonbidatu nahi zaituztet urtean interneten izandako euskarazko ekarpenik onenak aukeratzera. Baina hori bai: murrizketa urtean gaudenez, hamabi baino, sei ekarpen aukeratzea pentsatu dut. 'Sariketa'-ren izena, beraz 'sei@2012' izango da. (Eta protestatu edo #mindutanago-ka hasi nahi duenak, berak antolatzea zeukan!)

 

Segapototik ere nabigatu euskaraz Android eta Firefox erabiliz

2012-09-10 : 14:39

Sarean batetik bestera gabiltzanean ere, garrantzitsua da euskaldunak garela eta euskarazko edukiak nahi(ago) ditugula adieraztea. Hori erraz samar egin daiteke mahaigaineko sistemetan, nabigatzaile gehienek eskaintzen dituzten konfigurazio aukerak aprobetxatuz. Gure ohiko nabigatzailearen ezarpenetan aldaketatxo txiki bat eginda, euskaldun gisa identifikatuko gara bisitatzen ditugun webgune guztietan, euskara bera eta euskaldunok agerikoago bihurtuz.

Android 'euskalduna'

Eratu da euskal hedabideen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko mahaia

2012-07-12 : 19:31

Herri Ekimeneko Euskal Hedabideetako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek gaur goizean eratu dute euskal hedabideen azterketaz arduratuko den mahaia. Hedabideek maiatzean aurkeztu zien sektoreak bere esparruaz egindako diagnostikoa eta orain bien arteko azterketa lanari ekin zaio. Hedabideen aldetik, Iban Arregi (Berria Taldea), Inazio Arregi (Tokikom), Maria Gil (Elhuyar) eta Xabier Letona (Argia) izan dira; Diputazioaren aldetik, Zigor Etxeburua euskara zuzendaria eta Haritz Salaberria diputatu nagusiaren kabinetekoa.

Hedabideek maiatzean aurkeztu zioten diagnostikoa Aldundiari