Gorka Etxabe
Komunikazioa da nire ogibidea eta pasioa. Arteman Komunikazioa kooperatiban dihardut eta ikus-entzunezkoen ekoizpena eta edukien kudeaketa da nire egitekoa.
None
Gipuzkoa barnealdeko turismoa sustatzeko spot onenak sarituko ditu EUSPOTek
Aurkeztu da Euspot 2016ko edizioa. Lehiaketaren helburua da publizitate arloan euskararen erabilera hedatzea da eta euskaraz lan egiteko gai izango diren profesionalen harrobi lana egitea. Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiak babesa eskainiko diot Euspot lehiaketari. Lanak apirilaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dira www.euspot.eus webgunean eta 2.250 euro banatuko ditu saritan. Iaz 35 lan aurkeztu ziren guztira. Orain arteko edizioetako spotak Youtubeko kontuan ikus daitezke.
Ederlantzen, Fagor Ederlaneko langileek sortutako kantua eta bideoklipa 50 urteko historia ospatzeko
40 lagun baino gehiagok egin dute bat egitasmoarekin. Horien artean daude musikariak (guztiak Fagor Edelaneko langileak) eta abeslariak, koordinatzaileak eta beste hamaika lagun. 50.urteurrena ospatzeko abestia sortzea bururatu zitzaien, gero bideoklipa eta emaitza benetan da borobila. 'Ederlantzen' kantua da kooperatibista hauen izateko eta bizitzeko era islatzen duen kanta. Originala, dibertigarria eta kohesiorako baliagarria. Fagor Ederlanek lantokiak ditu Eskoriatzan, Aretxabaletan, Arrasaten, Usurbilen, Tafallan eta Txinan. Guztietara hedatuko du abestia eta bideoklipa.
Euskal Herri osoko 22 spot lehiatuko dira euskarazko iragarki onenaren saria eskuratzeko

Hesiak Gainditzen dokumentala, euskarara hurbiltzeko ahalegina egin zutenak omentzeko
Arrasteko Txatxilipurdi Elkarteak Hesiak Gainditzen dokumentala aurkeztu du, euskarara hurbiltzeko ahalegina egin zutenak omentzeko. Dokumentalaren ideia duela urte eta erdi inguru sortu zen Arrasateko Txatxilipurdi Elkartean. Asmoa, hizkuntzaren transmisioaren garrantzia azpimarratzeaz gain euskarara hurbiltzeko eta euskara hurbiltzeko ahalegina egin zutenei eta egiten ari direnei esker ona adieraztea zen. Gidoia Arteman Komunikazioa enpresarekin eta Jon Maiarekin batera garatu du Txatxilipurdi elkarteak.
Hesiak Gainditzen from Arteman Komunikazioa on Vimeo.
Euspot, euskarazko spot lehiaketak, sare sozialak eta euskara izango ditu hizpide aurten

Ekintzailetasuna ekintzaileen ikuspegitik aztertzen duen bideoa argitaratu da
Urriaren 9an, 16an eta 23an ekintzailetasunaren jardunaldiak egin ziren Garaia Berrikuntza Gunean. 60 bat ikasle eta ekintzaile hasiberrien aurrean aritu ziren dagoeneko esperientzia handia duten ekintzaileak. Askotariko esperientziak konpartitu zituzten parte-hartzaileekin, eta orain bideoa argitaratu da jardunaldietako unerik interesgarrienekin.
Ekintzailetasuna sustatzeko jardunaldiak Garaia Berrikuntza Gunean
Ekintzaileek ekintzailetasunaz jardungo dute urriaren 9an, 16an eta 24an Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Esperientziak trukatuko dituzte; sorrerako ideia, proiektuaren garapena, bideragarritasuna eta ekintzaile arrakastatsuen kasuak zuzenean ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Izen ematea doakoa izango da eta epea dagoeneko irekita dago.