Teknologia albisteak

Ekintzailetasuna sustatzeko jardunaldiak Garaia Berrikuntza Gunean

Erabiltzailearen aurpegia
2012-10-03 : 12:07

Ekintzaileek ekintzailetasunaz jardungo dute urriaren 9an, 16an eta 24an Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Esperientziak trukatuko dituzte; sorrerako ideia, proiektuaren garapena, bideragarritasuna eta ekintzaile arrakastatsuen kasuak zuzenean ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Izen ematea doakoa izango da eta epea dagoeneko irekita dago.

Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean ekintzailetasunaz hitz egingo da urriko martitzenetan. Datorren hilaren 9an hasi, eta asteartero Euskal Herriko ekintzaileek esperientziak trukatzeko eta jarduera arrakastatsuen berri izateko aukera izango dute. Eusko Jaurlaritzak Euskadi Emprende egitasmoaren bitartez eta Garaia Berrikuntza Gunean antolatu dituzte saioak, guztiak ere hiru ordukoak, goizeko 9:30tik 12:30ra.

emprendedor

Izen-ematea doakoa da eta epea dagoeneko irekita dago. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, http://inquietosinnovacion.wordpress.com/tallerempendizaje/ atarira jo dezakete interesatuek.

Erantzun

Sartu