Teknologia albisteak

Ekintzailetasuna ekintzaileen ikuspegitik aztertzen duen bideoa argitaratu da

Erabiltzailearen aurpegia
2012-11-15 : 17:29

Urriaren 9an, 16an eta 23an ekintzailetasunaren jardunaldiak egin ziren Garaia Berrikuntza Gunean. 60 bat ikasle eta ekintzaile hasiberrien aurrean aritu ziren dagoeneko esperientzia handia duten ekintzaileak. Askotariko esperientziak konpartitu zituzten parte-hartzaileekin, eta orain bideoa argitaratu da jardunaldietako unerik interesgarrienekin.

Ilusioa, arriskua, arrakasta, porrota... askotariko sentimenduak eta egoerak bizi izan dituzte ekintzaileek euren proiektua martxan jartzerako orduan. Horien guztien gainean eta ekintzaile izatearen erronkez aritu ziren iragan hilabetean Garaia Berrikuntza Gunean. Euskadi Emprende, Angel Arboníes & Asociados eta Garaia Berrikuntza Gunearen eskutik ekintzailetasunaren gaineko tailerrak burutu ziren eta 60 bat ikasle eta ekintzaile hasiberrik esku hartu zuten. Era berean, dagoeneko kontsolidatuta dauden hogehi bat ekintzaileren proiektuak ezagutzeko aukera izan zuten.

Bideoa editatu dute

Orain antolatzaile eta sustatzaileek bideoa editatu dute hiru egunetan Garaia Berrikuntza Gunean bizi izandako unerik eta adierazpenik interesgarrienekin. Bideoa Garaia Berrikuntza Guneak eta Angel Arbonies & Asociados enpresek sustatu dute eta Arteman Komunikazioa enpresak zuzendu eta ekoiztu du.

Erantzun

Sartu