Literatura Astea: 7 bekatu nagusiak
Urtero bezala, aurten ere HUHEZIk Literatura Astea antolatu du, aurten gai erakargarri baten inguruan: 7 bekatu nagusiak. Lehen ekitaldia aste honetan bertan egingo da, Arrasaten. Gainerakoak Eskoriatzan egingo dira.
Egitaraua
- 16an, osteguna, mahai ingurua: "Bekatua eta haragikeria". Moderatzailea: Ana Urkiza; parte hartzaileak: Aitzpea Goenaga, Iñigo Lamarka eta Jabier Muguruza. Arrasaten izango da, Monterron jauregian, arratsaldeko 19:00etan.
- 20an, astelehena.Kirmen Uribe: inbidia. HUHEZIn, arratsaldeko 19:00etan.
- 21ean, asteartea. Hasier Etxeberria: jatunkeria. HUHEZIn, arratsaldeko 19:00etan.
- 22an, asteazkena. Unai Elorriaga: handikeria. HUHEZIn, goizeko 11:30etan.
- 23an, osteguna. Harkaitz Cano: nagikeria. HUHEZIn, arratsaldeko 19:00etan.
Zergatik 7 bekatu nagusiak
Guri berez ez zitzaigun bekatuaren gaia sekula otuko dio Arantza Ozaeta Literatura Asteko antolatzaile nagusiak--, idazle famatu batek aipatu izan ez baligu: Javier Revertek. Iaz deitu genion Reverteri, izan ere bidaia jorratzen baikenuen literatura astean, eta nahi genuen Manu Leginetxe bertaratu, bidaiari eta idazle handia; baina hark ezetz esan eta bere laguna Reverteren telefonoa eman. Deitu Javier Reverteri, eta hark ezetz, bidaiaz ez zuela hitz egin nahi, nekatuxe zegoela bidaiaz horrenbeste jardun beharraz; berak benetan nahi zuena zera zela: bekatuari buruz berba egitea. Eta guk, zur eta lur, ideia hartu eta aurtengo gorde: 7 bekatu nagusiak.
Bekatu nagusiok Tomas Akinokoak zerrendatu zituen, eta Ertaroan jada hedatu ziren 7 zenbakiarekin (nahiz eta zenbait egilek 8 erabili). Gaur egun hurrenkera honetan zerrendatzen dira bekatuok: handiustea, kodizia, haragikeria, ira, jatunkeria, inbidia eta nagikeria. Bekatu nagusiok beste bekatu askoren iturburu direlako izendatzen dira nagusi. Dirudienez, bekatu nagusiak pasio edo desio gehiegizko eta suntsitzaileak dira. Eta bekatuotan desiratzen dena (edo baztertzen) dena zerbait materiala edo espirituala izan daiteke, erreala edo imajinarioa.
Gaiari heltzeko, idazleek gaurkotze lanak eta berrirakurketa egingo dituzte literaturaren soslaitik.
Erantzunak kargatzen...