Sustatu logoa Teknologia albisteak
gipuzkoazerozabor

Zero Zabor ingurumen babeserako elkartea

None

Zestoa eta Zalla

Agatz Azkona
Agatz Azkona
2014-10-27 07:40

Zestoa eta Zalla, egun ezbaian dauden hondakinak kudeatzeko bi eredu nagusien islada dira. Biek berreskuratu ezin izan diren materialak jasotzen dituzte ala etorkizunean jasoko dituzte. Horretan dira berdinak. Gainontzekoan ezberdintasunak besterik ez daude bata eta bestearen artean. Artikuluaren audioa entzun daiteke beheko bideoaren bidez.

Kritika guztiak onargarriak dira eta haietatik ikastea da guri dagokiguna. Hoietako batzuk zintzoak

2014-10-18 11:20
Kritika guztiak onargarriak dira eta haietatik ikastea da guri dagokiguna. Hoietako batzuk zintzoak dirudite, beste batzuk berriz, materialak nahastuz zaborra ...

Bilbok erdi-prezioan kutsatu ahal izango du Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako akordioari esker

Agatz Azkona
Agatz Azkona
2014-07-15 17:02

Bizkaiko Aldizkari Ofizialak argitaratu duenez Bilboko udalak eta Bizkaiko Foru aldundiak akordio bat sinatu dute. Akordio horren ondorioz Bilbori erraustea erdi-prezioan aterako zaio hurrengo 10 urteetan. Hauek dira akordio horretan azpimarratu behar diren ideia nagusiak:

 

Zaborraren Gipuzkoatik baliabideen Gipuzkoara I: Birziklapenaren gorakada.

Agatz Azkona
Agatz Azkona
2014-05-17 12:43

Maiatzaren 17a "birziklapenaren nazioarteko eguna" izan zen. Horrelako egunetan ohikoa da, hango eta hemengo agintariek prentsari deitu, eta, herritarren begietara arduratsu agertu nahian, birziklapenaren alde konprometituta daudela irudikatzeko bere antzerkitxoa egitea. Baina, horrela al da beti?

Europatik begira nola ikusten da Gipuzkoako hondakinen kudeaketa?

Agatz Azkona
Agatz Azkona
2014-01-30 09:55

Izaskun Bilbao eurodiputatuaren alderdiak, EAJ-PNVek, hondakinen gaia hauteskundeei begira erabiltzeko daukan asmoa aspalditik da ezaguna. Nola ez, errauste planta bertan behera geratzea ez da estrategia horretatik libratu. Izaskunek, abenduan lehenik, erabakia Bruselan salatuko zuela esan zuen eta prentsan ohiartzun handia lortu zuen. Orain, bere ahotik prentsak, eta prentsaren ahotik gainerakoek jakin duguna, Europak Izaskunek egindako salaketak egia ote diren ikertuko duela da. Salaketa baten aurrean egia ote den ikertzea guztiz normala da, baina prentsa irakurrita, Europak Gipuzkoari kontuak eskatuko dizkiola uler dezake batek baino gehiagok. Ondorioak oso bestelakoak izatea da ziurrena, Gipuzkoan hondakinen kudeaketan izandako aldaketak Europako hondakinen kudeaketarako hierarkia askoz hobe betetzen baitu errausketan oinarritutako eredu zaharkituak baino.

2013ko uzta bikaina

Agatz Azkona
Agatz Azkona
2014-01-06 22:43

2013 urtea joan da. Une egokia azken 12 hilabeteetako balantzea egiteko. Hondakinen kudeaketaren arloan, atzera begira jarrita, askok, urte zalapartatsua izan delako irudipena izango dute. Gure osasunaren eta ingurumenaren kontura bestelako etekinak atera nahian dabilenik ez da falta, eta, ezin uka, hautsa harrotzea lortu dutenik. Burrunba mediatiko handia eragitea lortu dute bederen, inork gaia kezkaz eta larritasunez ikusteko moduko zalaparta.

Irregulartasunen frogak eta gardentasun falta Bergara (ez hain) garbiak antolatutako sasigaldeketan

Agatz Azkona
Agatz Azkona
2013-11-11 08:47

Bergarako bozketan irregulartasunak erakusten dituen bideoa.

Sanmarko. Ba al da zer ospaturik?

Agatz Azkona
Agatz Azkona
2013-09-30 13:31

40 urte igaro dira, Sanmarkok belaze bat izateari utzi eta, gure jendartearen zabarkeriaren isla bihurtu zenetik, zabortegi izenarekin ezagutzen ditugun eremu kutsatu horietako bat bihurtu zenetik. Mota honetako zabortegi guztiek bezala, makina bat arazo eman ditu bere bitzitzan zehar. Kiratsa, lixibiatuak, metanoa, plagak… Milaka eta milaka tona hondakin nahastu eta bertan usteltzen utzi ditugu, inguruan bizi direnen bizitza kalitatea kaltetuz. Milaka eta milaka tona material erauzi behar izan da naturatik Sanmarko zabortegian alferrik galtzen utzitako material guztia ordezkatzeko. Energia eta dirua xahutu, materiala alferrik galdu, inguru eder bat hondatu eta auzoko herritarren ongizatea kaltetu ditu Sanmarko zabortegiak.
Jarraitu gaitzazu