Teknologia albisteak

Galtzagorri Elkartea

Erabiltzailearen aurpegia

Haur eta Gazte Literatura elkartea. Children Books Association

Erabiltzailearen jarduna

MarraziOak XV tailerrean izena emateko epea zabalik

2023-04-19 : 09:18

MarraziOak tailerraren 15. edizioa ekainean antolatuko dugu; aurretik irailean egin izan dugu. Aurreratuta gatozenez, izen-ematea ireki dugu eta zabalik egongo da maiatzaren 19ra arte.

 

Irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak irakasleentzat

2023-02-14 : 10:06

Ireki dugu Irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak irakasleentzat egitasmoan izena emateko epea. Irakasleak, bitartekariak diren heinean, trebatzea da lantegien helburu nagusia; hartara irakasleek haurren eta gaztetxoen euskaraz irakurtzeko gogoan eragiteko erremintak izan ditzaten. Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 10era arte.

Haur- eta Gazte-Literatura Eskolan ikastaroaren izen-ematea ireki dugu

2022-11-18 : 09:22

Haur- eta Gazte-literatura Eskolan ikastaro osagarriaren laugarren edizioa antolatu dugu eta izena emateko epea ireki dugu. Ikastaroa urtarrilaren 11n hasiko da eta maiatzaren 3an amaituko. Datorren edizioaren nobedaderik nabarmenena da Gasteizen egingo dugula. Hain zuzen, EHUko Hezkuntza eta Kirol fakultatean. Aldaketarekin ikasle berriak erakarri nahi ditugu. Izena emateko epea zabalik egongo da abenduaren 2ra arte. Ondoren, onartuak izan direnei jakinaraziko diegu abenduaren 12an. Ikastaroan 30 lagunentzako tokia dago. 

 

Ikusi MIkusi Azokaren bigarren edizioa egingo dugu

2022-10-04 : 09:54

Urriaren 7an eta 8an, Saran, Ikusi Mikusi azokaren bigarren edizioa egingo dugu. Euskarazko haur eta gazte literatura ardatz duen azoka bakarra da Ikusi Mikusi, Bidasoaz beste aldean antolatzen duguna Kiribil konpainiarekin eta Pamiela argitaletxearekin batera. Aurtengo edizioaren gaia Gure xaharrak da, eta antolatu ditugun tailer eta ikuskizun batean baino gehiago agertuko da.

HAUR- ETA GAZTE- LITERATURA ESKOLAN IKASTAROAREN II. EDIZIOAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

2020-11-24 : 13:39

Galtzagorri elkarteak eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailak (EHU), Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak babestuta, Haur- eta gazte-literatura Eskolan ikastaro osagarriaren bigarren edizioa jarriko dute martxan. Ikastaroa otsailaren 4an abiatuko da Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean.

Badator BIKO-TEKAren bosgarrena

2020-11-16 : 14:16

Galtzagorri elkarteak bosgarren urtez BIKO-TEKA tailerra egingo du Iruñeko Udalarekin elkarlanean eta Etxepare Sariaren laguntzarekin. BIKO-TEKA liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra da, non idazleak eta ilustratzaileak bikoteka lau eskutara lanean aritzen diren. Ireki berri dugu urtarrilaren 25etik 29ra Iruñean –Condestable jauregian lehenengo aldiz– egingo dugun bosgarren ekitaldiaren deialdia. Izen-ematea zabalik egongo da abenduaren 4ra arte.

 

BIKO-TEKAn parte hartzeko izen-ematea zabaldu dugu

2019-12-05 : 18:45

BIKO-TEKA tailerraren laugarren ekitaldia egingo dugu urtarrilaren 27tik 31ra Iruñean. Galtzagorri Elkarteak Iruñeko Udalaren batera antolatuko du, Haurrentzako Album Ilustratuak sortzeko Etxepare Sariarekin batera. BIKO-TEKA liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra da, non idazle-ilustratzaileak bikoteka lanean aritzen diren euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzen.

Zabaldu dugu Book Trailer Lehiaketan izena emateko epea

2019-09-09 : 12:17

Martxan da 2019-2020 ikasturteko Galtzagorri elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin antolatzen duen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa. Dagoeneko bidali dugu deialdia eskoletara DBHko ikasleak erreseina interaktiboen egile bihur daitezen. Izena emateko epea irailaren 20ra arte zabalik egongo da.

 

Sukaldean egingo dute, irailean, MarraziOak XI ilustrazio tailerra

2019-06-05 : 18:05

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, antolatzen du MarraziOak ilustratzaileei zuzendutako tailerra. Aurtengoa irailaren 16tik 20ra egingo dute. Ez da, azken urteetan bezala, Donostiako Komikigunean izango. Aldaketak arrazoi zehatza du; hain zuzen, tailerrak ezinbestekoa izango du oraingoan sukaldea. Hala, Igeldo auzoan izango da, Undermount elkartean. Eta ordutegia ere, aldatuta dator sukalde prestaketetan ibiliko direnez, ordutegi jarraitua hobeto egokituko baitzaie (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 17:30era).

Haurrentzako hiru egunetako transmedia irakurketa kluba eskainiko dute Galtzagorri elkarteak eta Orona Fundazioak Gabonetan

2018-12-11 : 10:25

 Orona Fundazioak eta Galtzagorri euskal haur eta gazte literatura elkarteak elkarlanean “KlisKlasIK” euskarri ezberdinetan oinarritutako irakurketa klubaren bigarren edizioa burutuko dute Gabonetako oporraldian. Liburua, ahotsa eta marrazteko tresnak batetik eta tablet, ordenagailu eta sakeleko telefonoak bestetik, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako euskaraz eta euskarazko haur literatura oinarri hartuta bigarren transmedia kluba antolatu dute Orona Fundazioaren eraikinean (Hernanin, Galarretan, Gipuzkoan) abenduaren 26, 27 eta 28rako. Uztailean egindako lehen transmedia klubaren arrakastaren ondoren dator bigarren ekitaldi hau. Izen emate epea zabalik dago abenduaren 14a arte.

Haurrentzako liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra urtarrilean Iruñean

2017-12-31 : 13:38

Haurrentzako liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra egingo dute urtarrilean Iruñean, Galtzagorri elkarteak eta Iruñeko udalak antolatuta. BIKOTEKA izeneko Liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerraren 2018ko edizioa Iruñeko Descalzos Kaleko Igogailuaren ondoko udal aretoan gauzatuko da urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra. Bigarren urtean, tailerra berrikuntzekin dator: lau egun eta erdiz burutuko da oraingoan, eta haurrentzako liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu eta marraztu lantzeaz gain, hau nola argitaratu ere jorratuko dute parte hartzeko hautatuak izango diren idazle eta ilustratzaileek. Gehienez 8 bikotek parte hartuko dute. Idazle eta ilustratzaileek urtarrilaren 15a arte dute dokumentazioa bidaltzeko aukera. Ekimen hau Haurrentzako Album ilustratuak sortzeko Etxepare Sariaren laguntzari esker burutuko da.

Idazle eta ilustratzaileok: Galtzagorri Elkarteak BIKO-TEKA 2018 antolatu du. Bidali zuen hautagaitz...

2017-12-14 : 13:36

Idazle eta ilustratzaileok: Galtzagorri Elkarteak BIKO-TEKA 2018 antolatu du. Bidali zuen hautagaitzak urtarrilaren 15a arte!

Abian da Booktuberboom lehiaketa, EAEko lehen booktuber lehiaketa

2017-03-23 : 15:17

EAEko gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen BOOKTUBE fenomenoa baliatuz, Booktuberboom egitasmoa sortu dugu EAEko Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak.

Klisk-klasikoak Bilduma APPa sortu du Galtzagorrik

2017-03-16 : 11:40

Irakuzaletasuna sustatzeko bide berriak urratu nahian, Klis-klasikoak bildumako liburuen app-ak sortzeko egitasmoa abiarazi zuen Galtzagorri Elkarteak 2014an. Maria Goikoak Batbirulau! liburuaren app-a  eta Txan fantasma liburuan oinarritutakoa sortu ditu dagoeneko, eta, horrekin batera, bi app-ak biltzen dituen Klis-klasikoak Bilduma izeneko app-a ere dohainik deskarga daiteke Google Play plataformatik. Aurrerantzean sortuko diren Klis-klasikoak liburu-bildumako app berriak ere eskainiko ditu app horrek.

BIKO-TEKA ilustrazio eta narraziogintza tailerrean apuntatzeko (Iruñean)

2017-03-07 : 10:30

Martxoaren 10ean bukatuko da Galtzagorri Elkarteak Iruñeko Udalarekin lankidetzan Iruñean burutuko duen BIKO-TEKA tailerrean parte hartu ahal izateko dokumentazioa bidaltzeko epea. Haurrentzako liburu ilustratuetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra martxoaren 27tik 29ra gauzatuko da Iruñeko San Frantzisko Liburutegian. Idazle eta ilustratzaileek osatutako 8 bikotek parte hartu ahal izango dute, doan, ikastaro trinko honetan. Harkaitz Cano idazleak eta Aitziber Alonso ilustratzaileak gidatuko duten tailer honetan ilustratzaile eta idazleek bikoteka parte hartuko dute. Interesatuta dauden idazle eta ilustratzaileak bakarka edo bikoteka aurkeztu daitezke. Bakarka aurkezten direnei bikotea aurkituko die beste hautagaien artean Galtzagorri Elkarteak.

EHGLko edizioaren panorama eta argitaldarien lana aztertuko dute Unai Pascualek eta Asun Agirianok solasaldi batean

2016-11-10 : 13:16

Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako editorea eta bibliotekaria solasean” izeneko saioa eskainiko du azaroaren 26an Donostiako Haur Liburutegi Nagusian Galtzagorri Elkarteak. Unai Pascual Denonartean argitaletxeko editoreak Asun Agiriano Arrasateko Udal Bibliotekako bibliotekariak egindako galderei erantzungo die. XXI. Mendeko argitaletxeak, argitaletxeen lan prozesua, editoreen funtzioa gizartean, katalogoak, EHGLaren panorama orokorra… aztertuko dira solasaldi honetan. Izena eman beharra dago, 23a baino lehenago (administrazioa@galtzagorri.eus).

Bigarren aldiz egingo da Booktube Lehiaketa Galdakaon

2016-10-25 : 11:37

Galdakaoko II. Booktube Lehiaketa abian da. Galdakaoko Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailak eta Galtzagorri Elkarteak elkarlanean antolatuta, bigarren aldiz egingo da lehiaketa. Iaz egin zen lehen edizioa eta 50 bat booktube aurkeztu ziren lehiaketara. Oso harrera ona izan zuen parte hartzaileen artean eta gazteen artean euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko bide berri bat jarri zen martxan lehiaketa honekin. Aurtengo edizioarekin galdakaoztarrak aitzindari izaten segituko dute mundu mailan gazteen artean sekulako arrakasta izaten ari den fenomeno kulturala euskarara ekartzen.

Ipuin Kontalarien II. Maratoia, urriaren 22an Donostian

2016-10-18 : 12:19

Urriaren 22an, Ipuin Kontalarien II. Maratoia egingo da Galtzagorri Elkarteak eta Donostiako Haur Liburutegi Nagusiarekin elkarlanean antolatuta. Maratoiaren lehenengo edizioa San Telmo museoan egin zuen Galtzagorrik iaz, elkartearen 25. urteurrena ospatzeko. Orduan, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu Fundazioaren laguntza jaso zuen. 200 pertsona bildu ziren eta izan zuen arrakasta ikusirik, 2016an bigarren edizioa prestatu du, Donostiako Haur Liburutegi Nagusiarekin elkarlanean. II. Maratoiaren barruan lau ipuin kontaketa saio eskainiko dira, Donostiako Liburutegi Nagusian (San Jeronimo Kaleko sotoan, Donostian).

Galtzagorri Elkartearen liburu kutxak eskola txikietara iristen hasi dira

2016-09-26 : 17:30

Liburuz betetako 10 kutxek aste honetan eta hurrengoan hasiko dute Gipuzkoako 30 eta Bizkaiko 24 eskola txikietarako bidaia. 17. urtea beteko du ikasturte honetan Liburuen Altxorra proiektuak Gipuzkoan. 16. Urtea Liburu Ibiltariak-ek Bizkaian. Lehena Gipuzkoako Foru Aldundiari esker burutzen du Galtzagorri Elkarteak. Bigarrena, Bizkaiko Foru Aldundiari esker. Biek ala biek, izen ezberdina duten arren, helburu eta mami bera dute: Gipuzkoako zein Bizkaiko eskola txikietako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzea, horretarako euskarazko kalitatezko liburuak baliatuz. Horregatik, liburutegi gurpildunak prestatzen ditu Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak urtero.

Marraz(i)Oak VIII ilustratzaileen topaketak Harkaitz Cano eta Ignasi Blanchekin

2016-06-06 : 11:52

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Komikigunearen laguntzarekin, antolatzen dituen Marraz(i)Oak topaketek aurten 8. edizioa beteko dute. Ilustratzaileei zuzendutako astebeteko lantegia izaten da eta aurten irailaren 26tik 30era egingo da Komikigunean. Harkaitz Cano idazleak eta Ignasi Blanch ilustratzaileak emango dute eta hauxe da prestatu duten gaia: "...eta Errauskin bere errautsetatik berpiztu zen". Historian zehar arteak egin duen emakumearen errepresentazioa hartuko dute gaiaren abiapuntutzat eta helburua parte-hartzaileek estereotipoen kontzientzia hartu eta horiei aurre egitea izango da.

Aurrekoak ››