Teknologia albisteak

Euskal kultur erakundea

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal kultur erakundeak euskal eta euskarazko adierazpenak bultzatzen dituzten Iparraldeko kultur eragileen egitasmoei ematen die lehentasuna.

Erabiltzailearen jarduna

EKEren 2025eko kultur agendaren azterketa

2026-03-07 : 09:33

Euskal Kultur Erakundeak, eragileek eman datuetatik abiatuz eta euskarri desberdinetako prentsa/sare sozialen errepaso baten laguntzaz, Ipar Euskal Herriko euskal kulturaren agenda osatzen du egunez egun (mintzaldiak, kontzertuak, animazioak...). Urteko ekitaldiei buruzko ikuspegi orokor baten ukaiteko parada ematen digu. 2025ean sartu gertakarien sintesia estatistiko labur bat egin dugu hemen.

Maite Barnetxe (1941-1986) kazetariaren telebista emankizunak Uztaritzen ikusgai

2018-11-01 : 10:10

Hemendik aitzina Euskal kultur erakundeko egoitzan (Lota Jauregia, Uztaritze) ikusgai dira 1971 eta 1985 artean FR3 katean hedatu ziren "Euskal Herria Orai eta Gero" telebista emankizunak. EKE-k eta INA - Frantziako entzun-ikusen erakundeak (Tolosako adarra - INA Délégation Pyrénées) lan amankomuna abiatu zuten 2017an Maite Barnetche (1941-1986) kazetariak zuzenduriko telebista sail horren baloratzeko urratsak.

Euskal dantzaren transmisioa Iparraldeko dantza eskoletan

2016-08-30 : 10:25

Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleengana joan ziren 2015eko neguan. Bildu zituzten lekukotasunak, irudiak eta soinuak, "Lehen urratsa" izeneko web-dokumentalean argitaratu ditu EKE-k.

1

"Irudimena" sormen lehiaketaren azken egunak!

2015-11-04 : 09:05

Bosgarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen lehiaketa antolatzen dute azaroaren 15a arte. Parte hartu lotsarik gabe!