Euskal Kultur Erakundeak, eragileek eman datuetatik abiatuz eta euskarri desberdinetako prentsa/sare sozialen errepaso baten laguntzaz, Ipar Euskal Herriko euskal kulturaren agenda osatzen du egunez egun (mintzaldiak, kontzertuak, animazioak...). Urteko ekitaldiei buruzko ikuspegi orokor baten ukaiteko parada ematen digu. 2025ean sartu gertakarien sintesia estatistiko labur bat egin dugu hemen.
1.881 gertarkariren datak argitaratuak izan dira 2025ean gure agendan. Haietarik 1.508 Ipar Euskal Herriko probintziekin zerikusia zutelarik (Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa) eta gaineratekoak Hego Euskal Herriarekin edo Euskal Herritik kanpoko eremuekin.
2023ko eta 2024ko datuekin konparaketa bat egiten bada, ikus dezakegu emaitzak biziki hurbilak direla urte batetik bestera.
Gertakari motei begira azpimarratzen ahal da halere azken hiru urteotan zinema/bideo ekitaldiek gorakada narbarmena ukan dutela (2024an nabaritu da bereziki).
Kulturaldiak edo egun bereziak (festibala gisa izendatuak diren agerpenak edo gai baten inguruko egun bateko ekitaldiak) antolatzeko joera baieztatzen dela dirudi.
Urtean zeharreko daten banaketari dagokionez, konfirmatzen da ekitaldien kopurua nahiko orekatua egoten dela hilabetez hilabete: 100 eta 150 ekitaldi artean zerrendatzen ditugu hilabetero. Gertakari-datak gehien antolatu diren hilabeteak, maiatza, ekaina eta azaroa izan dira.
Informazio zehatzagoa, EKE.eus webgunean.
Erantzun
Sartu