Teknologia albisteak
1

"Irudimena" sormen lehiaketaren azken egunak!

Erabiltzailearen aurpegia
2015-11-03 : 12:18

Bosgarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen lehiaketa antolatzen dute azaroaren 15a arte. Parte hartu lotsarik gabe!

Aitzineko bi edizioen ereduari jarraikiz, soinu bat hautatu beharko dute antolatzaileek proposatu zerrendan. Aukeran diren 9 soinu horiek dantzan.eus ataritik datoz. Euskal dantzaren testuinguru desberdinak ilustratzen dituzte.

Hautatzen duen soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak :

  • soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...),
  • euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...)
  • irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).

Parte hartu! Sari frango bada irabazteko.

Gehiago jakin

Erantzunak

2015-11-05 : 16:11

Sari frango irabazteko!

Erantzun

Sartu