Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
1991ko abenduaren 14ean BAGERA, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea sortu zenetik, Donostiako euskaltzaleen ahaleginak bildu eta euskararen normalkuntzarako ekimenak bideratzen dihardu. Euskaraz bizi eta euskarari bizia ematea da BAGERAren azken helburua. Honetarako elkarlana eta zabaltasuna ditu ezaugarri nagusiak. Elkarte hau garrantzi handikoa da Donostian. Euskaltzale den edonoren nahi eta behar sakonenari erantzuten dio, askotan euskaltzaleok zailtasun sozialen zamapean ezinean eta etsituta sentitzen baikara. Egoera horiek gainditzeko dugun tresnarik jator eta bizkorrena gure arteko elkarlana da. Bera da hainbat euskaldun suspertzeko indarra eta erdaldungoa erakartzeko bidea. Orduz geroztik, ekimen ugari antolatu ditu BAGERAk Donostian. urte hauetan antolatu diren ekimenen zerrenda amaigabea litzateke, horrexegatik gaur egun antolatzen diren ekimenetatik honako hauek azpimarra genitzake: Mintzalagun egitasmoa, Bagera Kulturala, soziolinguistika mintegiak, Auzoko, Elkarrizketa Filosofikoak, bisita gidatuak, gazteentzako motibazio saioak, udalak antolatzen dituen jaialdien behaketa...
Artikuluak
Azaroaren 18an Bageraren 25. urteurren ospakizuna
25 urte bete ditu Donostiako Bagera Elkarteak. Urteurren hori ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu du azaroaren 18rako.
Badugu Donostian euskararen erabilera areagotzeko formula!
Urriaren 28an, larunbata, 09:00etatik 14:00etara “Donostian 365 egun euskaraz” izenburupean jardunaldiak antolatu ditu Bagera Elkarteak San Telmo Museoan.
Bagera elkartea, 25 urte 25 bidelagun
Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteak 25 urteko ibilbidea egin du. Urte horietan zehar bidelagun izan ditu hainbat pertsona, talde, esperientzia zein praktika. 25 norbanako, talde edo elkarteren aitortza egin nahi dugu urteurrenean, 25 urte 25 bidelagun. Lagun gaitzazu zerrenda hori osatzen!
Estoniako ordezkaritza bat Euskal Herrian, Hizkuntza Eskubideen Protokoloa sinatzen
ESTBLUL - Eesti Regionaal- ja Vähemuskeelte Liit erakundeak Estoniako hizkuntza gutxituen berreskurapenean lan egiten duten gizarte-eragileen bilgunea da, bai eta Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren lehen sinatzaileetakoa ere.
Donostiako Udalbatzen euskararen erabileran datu kezkagarriak
Donostiako Udalbatza Donostiako herritarrei zuzen zuzenean eragiten dizkien erabakiak hartzeko organo gorena da. Bertan herritarrek hautatutako alkate eta zinegotziek parte hartzen dute euren alderdiko ordezkari gisa. Bagerak aurreko legegintzaldian ekin zion Udalbatzen hizkuntza erabileraren neurketa egiteari eta legegintzaldi berrian ere neurketa egin dugu, eta euskararen erabileran datu kezkagarriak aurkitu ditugu. Hauxe da laburpena:
- EH Bildu %50,33
- EAJ %25,21
- PSE %5,86
- PP %5,08
- Irabazi Donostia %0,83
"Izena eta izana ezbaian", azaroaren 24an Donostian
“Izendegiek egunerokotasunean emakumeak eta gizonak sortzen dituzte”. Idurre Eskisabel Arratibelen hitzak dira. Gai hori oinarri hartuta analisi sakona eta desobedientziarako praktiken proposamena burutu dute Bilguneko eta Emagineko lagun batzuek. Lana eta prozesua ezagutzera emateko solasaldia egingo dugu azaroaren 24an 19:00tan Bagera Elkartean.
Cultura vasca vs euskal kultura, Ibai Iztueta
Ibai Iztueta Azurmendi, Cultura vasca vs Euskal kultura liburuaren egilea, izango dugu gonbidatu gisa ikasturteko lehen Bageraren Soziolinguistika Solasaldian urriaren 11n 19:00etan San Telmo Museoan.
Donostiako Zinemaldian euskararen erabilera filmetan
Aurten ere, Bagera Elkarteak, Zinemaldiaren euskararen erabileraren neurketa egin du. Hona hemen, Sail eta filma guztiak kontutan hartuta 2016ko Zinemaldian izan den euskararen garapena: 219 filmetatik 15 euskaraz izan dira (%6,85) eta 24 film azpidatzi dira euskaraz (%11).
Donostiako Aste Nagusian ere euskaraz
Azken hogeita bi urteetan, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Donostiako Aste Nagusiko hizkuntza tratamendua aztertu du. Azterketa horrek euskararen erabilera areagotzea du ardatz, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko bidezkoa iruditzen baitzaigu, uneoro euskararen erabilera eta egoera ezagutzea.