Teknologia albisteak

Bilbo, Iparraldeko Donejakue bideetako itsasargia XXI.mendeko erronken aurrean

Erabiltzailearen aurpegia
2017-03-14 : 10:30

Martxoaren 22an, asteazkena, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Santiago Bideen Lagunak Elkartearen laguntzaz jardunaldi bat antolatu dute 'Bilbo, Iparraldeko Donejakue bideetako itsasargia XXI.mendeko erronken aurrean' izenburupean. Ekitaldia Club Deportivo de Bilbaon (Alameda Rekalde, 28 - Bilbo) burutuko da arratsaldeko 19:00ean. Hona hemen egitaraua.

Topaketa honen helburua Bilbo gogoeta eta eztabaida foroa bihurtzea  da XXI.mendeko  Iparraldeko Donejakue bideen ahultasun, mehatxu, sendotasun eta aukeren inguruan.

EGITARAUA

INAUGURAZIOA

 

Eusko Jaurlaritzako ordezkaria

María Ángeles Galíndez, Club Deportivo Bilbaoko presidentea

Jesús Coterón, Kazetarien Euskal Elkargoaren dekanoa eta Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea

Laureano García, Iparraldeko Donejakue Bidearen Lagunen Elkarteen Federazioko presidentea

Agustín Del Toro Lafuente, Bizkaiko Santiago Bideen Lagunak Elkarteko presidentea

 

HITZALDIAK 

'Bilbo, Donejakue bideetako itsasargia Euskaditik zehar'

Itziar Aloria, historialaria. UNESCOren Gizon-emakume guztien ondarera aurkeztutako Iparraldeko Donejakue Bidearen hautagaitzaren arduraduna izan zen Eusko Jaurlaritzako Bulego Teknikoan.

 

'Donejakue bidearen garrantzia gizarteratze politiketan'

Bernardo Pérez Peña, Espetxe-Erakundeetako giza-langilea.

 

MAHAI-INGURUA

'Donejakue bideen ahultasun eta sendotasunak XXI.mendean: Espiritualtasun eta elkartasun krisia al dago Bideetan?

 

María Ángeles Galíndez, Club Deportivo Bilbaoko presidentea. Klubeko ibiltarientzako  irteera egitarau bat martxan jartzen ari dira.

Ernesto Bustio, Güemeseko (Kantabria) Aterpetxeko arduraduna.

Rosa Arruti, Orioko erromesen Aterpetxeko ospitalaria.

Laureano García, Iparraldeko Donejakue Bidearen Lagunen Elkarteen Federazioko presidentea.

David Barbero, kazetaria eta erromesa.

José Almeida, idazlea eta Sanabréseko Bideko Tábara Aterpetxeko ospitalaria.

ITXIERA

Jesús Coterón, Kazetarien Euskal Elkargoaren dekanoa eta Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago