Sustatu logoa Teknologia albisteak

(Epea luzatu dugu) Gazteentzako diruz lagundutako Marketing Digital ikastaroak

AVP-EKE
2014-06-13 10:16
 

Ikastaroak 75 ordu presentzial izango ditu, 61 ordu online eta 74 ordu egunkari batean praktikak egiteko.

Ikasgelan bertan emango den atala ekainean izango da goizez (9:00-14:00) edo arratsaldez (16:00-21:00), eskaeren arabera. Praktikak jarraian egingo dira. Tokia aurrerago iragarriko dugu.

Ikastaroaren HELBURUAK hauexek dira:

  • Marketing Digitalaren esparru osoa ezagutu, enpresetan erabiltzen diren  ekintzei ikuspuntu praktikoa emanez.
  • Egoera eta tresna garrantzitsuenak aztertu.
  • Enpresan Interneten erabileraren abantailak eta ondorioak ulertu.
  • Marketing Digitalaren metodologiak ezagutu promozio tresna garrantzitsuenetan eta online publizitatean ezartzeko.
  • Nazioarteko mailan plan estrategiko bat ezarri.
  • Arrakasta adibide errealak ezagutu.
  • Interneten merkatuaren inguruko informazioa bilatzen ikasi eta erabaki hoberenak hartzeko  informazioa kudeatu.
  • Online publizitate-ekintzak planifikatzen, sortzen eta balioztatzen ikasi.
  • Online ekintzen kontrolerako eta balioztatzeko tresna garrantzitsuenak ezagutu.
  • Proiektuen bideragarritsasuna balioztatzen ikasi sormena, irudimena eta izaera berriztatzailea erabiliz.
  • Esperientzadun profesionalak inguruan izatea.

Interesatuta bazaude bidaliguzu email bat izena, abizenak, telefono zenbakia, helbidea, langabezian zaudela frogatzen duen agiria eta helbide elektronikoa hurrengo helbideetara asociacion@periodistasvascos.com,info@colegiovascodeperiodistas.com

Ikastaroaren finantzaketak, partaideak 30 urte baino gutxiagokoak izatea eta langabezian egotea eskatzen du.

Informazio gehiago:
www.cursosparajovenes.es

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu