Teknologia albisteak

Gaurko Hitzaren 3. urteurrena: azaroaren 2an, DOKAn dugu hitzordua!

Erabiltzailearen aurpegia
Maite Goñi
2011-10-27 : 09:10

Egunek abiadura bizian egiten dute aurrera, eta ia-ia ohartu gabe iritsi zaigu Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko ordua. Iaz laguntza eskatu nuen ekimenaren 2. urteurrena ospatzeko: nork bere gustuko hitza aukeratu, bideo bat atondu eta youtube-ra igo. Zalantzarik gabe, arrakastatsua eta emankorra izan zen eskea; izan ere, denon artean 84 bideo/hitz grabatzea lortu baikenituen. Gaurko hitzaren kanalean dituzue denak ikusgai.

Aurten, eskatu beharrean, eman egin nahi nuke; eta, horretarako, lagun batzuekin batera, topaketa bat antolatu dut. Gaurko Hitzaren lagunak eta, batez ere, iaz zuen denbora eskuzabaltasunez eskaini zeniguten guztiak gurekin egotea eta ospatzea nahi genuke.

Ekitaldian, besteak beste, Anarik, Euzkitzek, Fastfatum Igor Calzadak, Harkaitz Canok, Iban Del Campok, Imanol Murua Uriak eta Patxi Huarte Zaldieroak hartuko dute parte. Koldo Martinezek aurkezpen lanak egingo ditu. Amaitzean, solaserako aukera izango dugu, zizka-mizka batzuen laguntzaz.

Laburtzeko:

  • Ekitaldia: Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko topaketa.
  • Noiz: azaroaren 2an, iluntzeko 19:30ean,
  • Non: Donostian, DOKAn (bertako Kafe Antzokian).
Etortzeko asmoa baduzue, eskertuko nizueke baiezkoa ematea beheko datu.orrian edo esteka honetan izen-abizenak emanez. Facebook-eko hitzordua ere badago, nor joango den ikusteko eta... baina behekoa ere bete, arren.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Doka Kafe Antzokiko lagunei, alde batetik, euren txokoa gure eskura ipintzeagatik. Bestetik, Kixkurreri, zizka-mizkarako jaki guztiengatik; izan ere, dastatzeko aukera izango dugun jangai guztiak beraiek emandako Goerriko produktuak izango baitira.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago