Teknologia albisteak

Beñat Zaldua kazetaria eta Basilika podkast ekimena, RAKS 2021eko irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-20 : 09:56

Atzo eman zituzten Andoainen Rikardo Arregi Kazetaritza Sariek (RAKS), bi alorretan azken urteotako formulazioari jarraiki. Kazetaritza kategorian Beñat Zaldua kazetariak irabazi zuen, Nola iritsi gara honainok artikulu sortagatik. Komunikazio kategorian, Basilika podcast komunitateak lortu zuen saria.

Aiurri toki hedabideari hartutako irudian, Beñat Zaldua eta Basilikako Jone Alaitz Uriarte, garaikurrekin.

Irabazleak izan ziren:

Oroigarriarekin joan ziren etxera Kazetaritza sarirako beste finalistak:

Eta komunikazio sariko finalistak:

2020ko edizioan, gogoratzearren, komunikazioaren alorrean Egunean Behin joko-aplikazioa izan zen garaile, eta kazetaritzakoan Osasun Etxea Euskadi Irratiko saioa.

Erantzun

Sartu