Atzo banatutako Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan (RAKS 2021), Komunikazio kategorian, Basilika podcast komunitateak lortu zuen saria, 9.000 euroko poltsarekin. Basilika podkast kulturalen familia bat da; Bilbo eta Donostia artean kokatutako sortzaile talde batek bultzatuta.
Duela urtebete hasi ziren martxan Basilikakoak, baina maiatzean audioak argitaratzen, Bilbo eta Donostia artean kokatutako sortzaile talde batek bultzatuta; hona hasierako protagonistak, inizialez identifikatuta: Gorka Bereziartua, Sahatsa Jauregi, Pablo Marte, Kepa Matxain, Lur Olaizola, Beñat Sarasola, Jone Alaitz Uriarte eta Irati Urrestarazu.
Hauen artetik oholtzara Lur Olaizola, Jone Alaitz Uriarte eta Gorka Bereziartua igo ziren. Koadrilaren artean egiten dituzten podkastak hauek dira:
Argazkia egin zuten hasierako podkastetako protagonistek, Loiolako basilikaren aurrean, eta hor goian jarri dugu irudia, bakoitzaren inizialekin, identifikatzeko. Udaberriko lantzamendu horren ondoren, beste bi lagun ere gehitu zaizkie taldera: Oihana Iraguen eta Enrike Hurtado zera egiten hasi dira:
Erantzun
Sartu