Teknologia albisteak

Beñat Zaldua, pandemia eta "Nola iritsi gara honaino" artikulu sorta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-20 : 11:08

Rikardo Arregi sarietako 2021 edizioko Kazetaritza alorreko irabazlea aurkezten dizuegu hemen, Beñat Zaldua kazetarian eta Garan idatzi duen "Nola iritsi gara honaino" artikulu sorta, pandemiaren inguruko hausnarketa eta artikulu dokumentatu bilduma.

Hona lan saritua (9.000 euro) Kazetaritza alorrean. Beñat Zalduak idatzitako Nola iritsi gara honaino seriea, Gara egunkariak argitaratutako erreportaia/gogoeta landu batzuk, 2021. urte hasieran kaleratuak. 

Epaimahaiaren iritziz, "historia humano baten dibulgazio saio indartsua da, aberatsa, zorrotza eta irakurtzeko erakargarria, artikulua idazteko garaian irakurlea gaiaren mamira nola erakarri aintzakotzat izan duena, ahaztu gabe ere Iker Morenoren Ilustrazioek argitaratutakoari ematen dioten originaltasuna eta exotismoa."

Hemen Zalduaren artikulu sorta, zortzi alekoa: batbihirulaubostseizazpizortzi.

Adibide gisa, artikulu hau apaintzeko, ilustrazio bat Iker Morenok egindako horietakoa, zeinari eskerrak eman zizkion Zalduak atzoko ekitadian. Aipamena egin zien halaber bere osaba zenari, aurten zendutako Josetxo Zaldua kazetariari, eta bere emazteari, Samara Velte kazetari eta idazleari.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago