Teknologia albisteak

Bakarrik Edo Bi bueltan, 3000twitz eta Pantailak Euskaraz-i hitza emanez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-17 : 09:48

Eneko Oroz Ameslariak Twitter Espazioen bidezko Bakarrik Edo Bi audio saioaren bigarren deialdia egin du gaur gauerako (22.00etan). Sarean euskaraz goiburua jarri dio. Hemen iragarpena, klik egin abisua jasotzeko beranduagorako. 

3000Twitz eta Pantailak Euskaraz ekimenetako lagunekin konektatuko da Twitterreko audioaren bidez. Eta entzuleek ere aukera izango dute parte hartzeko (aurreko astean gertatu zen bezala), asko badira, txandaka. Bi ekimen gonbidatuak finalista dira ostiral honetan jakinaraziko diren 2021eko Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan, Komunikazio alorrean, Barruan Gaude eta Basilika podkast proiektuekin batera.

Mugikorrarekin sartzen bazarete Twitter Espazio horretara gaur gaueko 22.00etan, irudikoak bezalako interfazeak ikusiko dituzue (Twitter aplikazioa ez dago euskaratua), duela bi asteko Eneko Orozen aproba batekoak. Entzule izanda, mikrofono ikonoan klikatu eta hitza eskatzen ahal duzue horrela.

Twitter Espazioak dira lehengoan "podkast sozial" gisa definitzen ausartu ginenaren plataforma bat, nahiko erraza erabiltzen mugikorretik. Ordenagailutik Espazio delakoak jarraitu daitezke, entzun alegia, baina ezin da bat martxan jarri edo hitzez parte hartu (oraingoz).

Clubhouse aplikazioak sortu zuen moda hau 2020 hasieran, baina orain aukera mordoxka bat daude

Eta euskaraz... bada, ikusiko dugu, Bakarrik Edo Bi delako saioarekin hasi da lagun bat, eta etorriko dira seguruenik gehiago.

Erantzun

Sartu