Patxi Lopez lehendakariaren beste Twiterrelkarrizketa bat: ea euskarazko galderak iristen zaizkion
2010-10-25 09:10
Bihar asteartea, urriak 26, 18:00etatik 18:30etara, Patxi Lopez EAEko lehendakariak herritarren galderei erantzungo die berriz ere, Twitterelkarrizketa batean, eta Irekia informazio zerbitzuaren bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. Galderak egiteko txanda zabalik dago jada, eta Twitter bidez #patxilopez berba gakoa edo hashtaga eginez bidal daitezke. Formulatzen diren galderak hemen ikusi ahal izango dira:
- Euskaraz egindakoak, Umap-en: #patxilopez.
- Hizkuntza guztietan, Twitterren bilatu daitezke.
Galderak une honetatik bertatik egin daitezke, bai Twitterreko #patxilopez terminoa erabiliz, eta baita Irekiaren bidez, galderak orri honen bukaeran utziz.
Irekiak dioenez,
Lehendakariak beren zalantzak, kexak, iradokizunak edo galderak helarazi nahi dizkioten herritarrei zuzenean eta bitartekaririk gabe erantzuten dien laugarren aldia izango da. (...) Elkarrizketak iraungo duen ordu erdian, lehendakariak herritarrek egindako galdera ahalik eta gehien erantzungo ditu.
Aurreko elkarrizketen inguruko informazioa:
- Lehen elkarrizketa, 2009ko abuztua: Irekiaren informazioa, eta Sustatuk egindako iragarpena, Sustatuzaleen izenean egin genion galdera, eta ondoren egindako jarraipena.
- Bigarren elkarrizketa, 2010eko martxoa: Irekiaren informazioa; Sustaturen iragarpena.
- Hirugarren elkarrizketa, 2010eko ekaina: Irekiaren informazioa
Erantzunak kargatzen...