Arazoak Patxi Lopezen agerpena jarraitzeko
Gaurko agerraldia 11.00etan hasi du Patxi Lopezek Gasteizen, eta 12.30etan da erantzutekoa twitter bidez galdetutakoei, baina oraingoz, internautak arazoak izaten ari dira agerraldia Internet bidez ikusteko." Real Player teknologia behar da instalatua. Linuxen nekez lortuko duzu, saiatu Windows baduzu Real.com-etik jaisten ea lortzen duzuen.
Eguneraketa, 14.30. Jarraipenerako arazo asko izan dira, bai. Sustatun Patxi Lopezek emandako erantzun batzuk jaso ahal izan ditugu dena den. Klikatu jarraian, eta irakurri Coveritlive-ko leihoan eguerdikoak eman duena.
Inork lortzen badu lehendakaria ikustea, abisatu ea nola ari den egiten, mesedez.
Atzo, hau iragarri zenean ez zuen inork abisatu Real Player beharko zenik. Gaur goizean ere, 11.00ak baino lehentxoago arte, ez zegoen agerraldiaren beste daturik Lehendakaritzako web orrian.
Erantzunak kargatzen...