Teknologia albisteak
3

Patxi Lopez: Twitter bidezko "elkarrizketa" herritarrei erantzuteko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-08-13 : 18:08

Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzak jakinarazi du bihar Patxi Lopez lehendakariak Twitter bidez herritarren galderei erantzungo diela bere agintearen 100 egunak bete diren honetan. Ostiralean, abuztuak 14, 11.00etan prentsaurreko bat egingo da kazetariekin, eta 12.30etatik aurrera #100dias gakoarekin Twitter bidez egindako galderei erantzungo die Lopezek.

Patxi Lopez Lehendakariak prentsaurreko bat eskainiko du bihar, abuztuak 14 (11:00), Jaurlaritza berriaren lehen 100 egunak betetzen direla eta. Kazetarien aurrean egingo duen agerraldia Ajuria Eneko Jauregiaren lorategian izango da, eta Internet bidez jarraitzeko aukera izango da hemen. Komunikabideetako profesionalen galderen ostean, Lehendakariak, ordubetez eta zuzenean, elkarrizketa eskainiko die nahi duten herritarrei, 12:30etik aurrera.

Galderak Twitter bidez jasoko dira, eta bertan kontsultatu daitezke. Galderaren aurretik #100dias idatzi beharko da. Gakoa gaztelera hutsez proposatu dute: ez dakigu euskarazko jarduna baztertzen ote duen horrek. Lehendakaritzaren oharrak dioenez, dena den, "nahi duten galderak egiteko aukera eskaini nahi zaie herritar guztiei (...) Horrekin, aurretik komunikabideetako profesionalei eskainiko dien aukera bera eskaini nahi die Lopezek herritarrei ere."

Twiter bidezko elkarrizketak ordubeteko iraupena izango du. Lehendakariak zuzenean egingo dituen erantzunak Euskadi.net webgunetik jarraitu ahal izango dira. Ez dakigu Twitterreko Patxi Lopezen kontua ere erabiliko duen ala ez.

Guztia Euskadi.net gunean grabatuta geratuko omen da.

Erantzunak

txomin
2009-08-13 : 18:32

"#100egun" eskatzea ere lar izango da...

eneko
2009-08-13 : 20:22

nik ez dut twitter konturik baina elegoke gaizki norbaitek galdetzea hemen bertan atera den kontuaz, hau da, software librearen alde egonda nolatan aukeratu duten windows ikastetxe guztietarako ordenagailuetarako!!!

Sustatu
2009-08-14 : 10:52

Enekoren iradokizunari kasu eginez, LH5erako ordenagailuen lehiaketako gaia aukeratuta, jada galdera egin du Sustatuk.


Ikusiko dugu... Agian 12.30etatik aurrera egin behar da, ez aldez aurretik? ez dago argi hori prozeduraren azalpenean. Badaezpada, errepikatu egingo dugu galdera eguerdian.


Erantzun

Sartu