Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zeren zerbitzuan dago Euskadiko Kutxa?

Sustatu
2010-04-13 12:04

Euskadiko Kutxak bulegoetan jarri dituen karteletan ikusi dugu mezua: 1. entitatea estatu zerbitzuaren kalitatean. Benetan estatu-zerbitzuan edo estatuaren zerbitzuan nabarmendu direla esan nahi ote dute? Egunkaria auziaz zazpi urtetan esandakoen artean, aurkitu dugu harribitxia Euskadiko Kutxa akaso beste zerbaiten zerbitzuan dagoela iradokitzen duena...

Kartelena, akats inozo bat besterik ez da. Gaztelaniazkoa eta euskarazkoa alderatuta ikusiko duzue. Agian, 1 zenbakian goian ezkerretan jarri beharretik sortu zaie nahasketa?

 
Leire Narbaizak pasatutako argazkiak

Hala ere, Euskadiko Kutxaren webgunean akatsa zuzenduta dago, ikus irudia: 1. finantza entitatea estatuan zerbitzuaren kalitatean. Tamalez, paperezko hainbat kartel banatu ondoren zuzendu da akatsa.

Beste batzuen zerbitzuan

Nolanahi ere, Euskadiko Kutxa zeren zerbitzura ote dagoen... Batek baino gehiagok aipuen bilduma egin du, Egunkaria absolbitu eta gero, zer gauza esan edo idatzi izan diren zazpi urte hauetan.

Horien artean, Euskadiko Partidu Popularreko buru Antonio Basagoitik esandakoa gogoratu daiteke. Hitzen jomuga ez zen izan zehazki Euskaldunon Egunkaria, baizik eta Euskadiko Kutxa, eta zergatik? Martin Ugalderi Euskaldun Unibertsalaren saria eman ziolako Eusko Jaurlaritzak, eta sari hori Euskadiko Kutxak babesten zuelako. Testinguru horretan, zera esan zuen Basagoitik kazetarien aurrean:

Es bueno que los lectores sepan que esta caja de ahorros tiene oficinas no sólo en Euskadi; también las hay en Barcelona, Burgos, Cantabria, La Rioja, León, Madrid, Palencia, Salamanca, Valladolid, Zamora y Zaragoza. Y que cada uno actúe con su dinero como quiera.

Hemerotekan, El Pais-en 2003ko irailaren 23ko alean aurkitu daiteke aipua.

Beste aipu bilduma parea: irratikoak, Cocidito Madrileño programan bildu zituztenak, eta prentsako batzuk.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu