Zineuskadi
ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide. None
None
Euskal ordezkaritza zabala Berlinalen
Basque Audiovisual, ikus-entzunezko euskal sektorearen marka, Berlingo Nazioarteko Zinemaldian izango da, Eusko Jaurlaritzaren eta Zineuskadiren eskutik. Gaur hasi eta otsailaren 20ra bitartean, ikus-entzunezko 32 euskal proiektuk osatzen duten katalogo zabala aurkeztu eta ezagutaraziko da nazioarteko zinema jaialdirik nagusienetako honek eskaintzen duen erakusleihoan.
Zinema hizkuntza ez hegemonikoetan sustatzeko konpromisoa
63. Donostiako Zinemaldia baliatuz, hizkuntza ez hegemonikoak dituzten hamabost herrialde eta eskualdetako ordezkari politikoek lan bilera egin zuten atzo arratsaldean. Esperientziak eta ezagutzak trukatu dituzte, eta Glocal cinema: big stories, small countries manifestua adostu dute hizkuntza ez hegemonikoetan lanean dabiltzan profesionalek egiten dituzten lanak sustatzeko eta balioan jartzeko.
Magiaren Etxea, estreinaldia uztailaren 31n
Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker, datorren ostiralean, uztailak 31, Magiaren Etxea animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango da Euskal Herriko hamalau aretotan.
Zineuskadik 160.000 € bideratuko ditu EAEko aretoei laguntzeko
Zineuskadik 160.000 € bideratuko ditu aretoei laguntzeko. Zinema-aretoei zuzendutako diru-laguntzak dituen autonomia erkidego bakarra da EAE. 125.000 € gehienez 3 pantaila dituzten aretoei bideratuko zaie. Gainerako 25.000 € 3 pantaila baino gehiago dituzten aretoentzat da, eta 10.000 € Zinema Euskaraz programako pelikulak proiektatzeko izango dira.