Teknologia albisteak

Magiaren Etxea, estreinaldia uztailaren 31n

2015-07-28 : 16:47

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker, datorren ostiralean, uztailak 31, Magiaren Etxea animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango da Euskal Herriko hamalau aretotan.

Hauek dira: Florida Guridi 7 eta Yelmo Boulevard 12 (Gasteiz); Niessen (Errenteria); Urbil (Usurbil); Príncipe (Donostia); Golem (Iruña); Zugaza (Durango); Getxo Zinema (Getxo); Cinesa Max eta Yelmo Megapark (Barakaldo); Cinesa Zubiarte eta Multicines (Bilbo); Cinesa Artea (Leioa) eta Dock Cine (Portugalete).

Magiaren Etxea filma belgikarra da, Ben Stassenek eta Jeremy Degrusonen zuzenduta. Jabeek kalean utzitako katakume baten istorioa da; ekaitza batetik babesteko, katakumea tramankulu bitxiez betetako etxe batean sartuko da. Agure mago bat bizi da bertan, katakumeari harrera beroa egiten diona. Mago zaharrak etxean dituen gainontzeko animaliek, ordea, ez dute begi onez hartuko eta katakumeak bere lekua bilatu beharko du.

Zinema Euskaraz programak diru-laguntzak ematen ditu filmak euskarara itzultzeko. Laguntza horren baitan kokatzen da Magiaren Etxea, 2015 urtean itzuli den zazpigarren filma. Aurrez, The good son, Pixkanaka-pixkanaka; 7 ipotxa; Tom Txiki eta Asterix itzuli dira. Laguntza hauen xedea filmak euskaraz ikusteko ohitura sustatzea da, eta bide batez, aisialdian euskararen normalizazioan eragitea.  

Erantzun

Sartu