Teknologia albisteak

Zenbat Gara elkartea

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaraz jardun, harremantzeko, ikasteko gozatzeko, komunikatzeko, maitemintzeko... gure hizkuntzan bizitzeko Bilbon uneak eta guneak sortzen ditugu

Erabiltzailearen jarduna

"Kobaneko erbesteratzea" filma, kurduen ihesaldiari buruzko dokumentala

2015-06-17 : 10:57

Kobane hiriaren setioak eragindako egoera jasotzen duen “Kobaneko erbesteratzea” dokumentalaren estreinako proiekzioa egingo du gurean Azad Kanjo zinemagile kurdu-katalanak. Asteartean 19:00etan Alan Azad Kanjok bertan bizi izandakoa lehen pertsonan kontatuko digu dokumental honen bitartez, eta baita emanaldiaren ondoren ere, Urtzi Urrutikoetxea kazetariak lagunduta.

“Gerezien denbora”, Lapurditik datorren hiri-pastorala bihar (larunbata) Barakaldon

2015-02-06 : 10:40

Otsailaren 7an Barakaldo Antzokian Gerezien denbora pastorala taularatuko da. Industrializazioak Baionako gizartean eragindako talka azaltzen duen herri-antzerkia dugu Ezkandrai taldeak moldatutako lan hau. Antzekotasun historikoez beste, pastoral postindustrial hau Bizkaiko Ezkerralderaino ekartzearen arrazoia mugaz bi aldeetako elkar ezagutza bultzatzea da. Horregatik, Topatour ekimenak, aktoreentzat ez ezik, Lapurditik hurbilduko diren lagunentzat industria-ondarearen inguruko egun-pasa osorako egitaraua prestatu du. Orotara 300 lagun inguru ibiliko dira Barakaldon, Bilboko Portuan, Vicinay lantegian eta La Naval zein Murueta untzioletan egingo diren bisita gidatuetan.

Bilbo Hiria irratiak bilbohiria.eus webgune berria sareratu du

2014-07-15 : 15:24

Gaurtik aurrera bilbohiria.eus izango da Bilbo Hiria irratiaren webgunea, orain arteko bilbohiria.com-en ordez. Bilboko euskal irratia berriki aurkeztutako euskal komunitatearen .eus domeinuaren aitzindarien programan ari da esku hartzen, baina aldaketa ez da domeinu-izen berrira mugatzen, ezaugarri berriak dituen webgune eraberrituarekin egin baitu Bilbo Hiriak .eus domeinurako jauzia.

"Keinuka mugaz gaindi", haurrak protagonista crowdfunding proiektuan

2013-11-07 : 17:35

Haurrak protagonista izango dituen giza-balioei buruzko filma egiteko proiektua du Kurkuluxetan elkarteak. Kubako eta Euskal Herriko haurrak agertuko dira bi herriok lotuko dituen film horretan, baina egitasmoa gauzatzeko, Goteo crowdfunding plataformaren bidez internauton laguntza biltzeko deia egin dute.

Gabrielen Lekua antzezlanaren estreinaldia gaur Arriagan

2013-10-29 : 16:21

Gaur arratsaldean estreinatuko da Bilboko Arriaga antzokian Gabrielen Lekua sentikari edo ikuskizuna. Hainbat artistaren (Andoni Egaña, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Oier Guillan, Alain Urrutia, Rafa Rueda, Iban Urizar eta Naia Membrillera) azken hilabeteotako lanaren emaitza den ikuskizun anitza Gabriel Aresti idazlearen figuraren inguruan.