Teknologia albisteak

“Gerezien denbora”, Lapurditik datorren hiri-pastorala bihar (larunbata) Barakaldon

Erabiltzailearen aurpegia
2015-02-05 : 19:37
Otsailaren 7an Barakaldo Antzokian Gerezien denbora pastorala taularatuko da. Industrializazioak Baionako gizartean eragindako talka azaltzen duen herri-antzerkia dugu Ezkandrai taldeak moldatutako lan hau. Antzekotasun historikoez beste, pastoral postindustrial hau Bizkaiko Ezkerralderaino ekartzearen arrazoia mugaz bi aldeetako elkar ezagutza bultzatzea da. Horregatik, Topatour ekimenak, aktoreentzat ez ezik, Lapurditik hurbilduko diren lagunentzat industria-ondarearen inguruko egun-pasa osorako egitaraua prestatu du. Orotara 300 lagun inguru ibiliko dira Barakaldon, Bilboko Portuan, Vicinay lantegian eta La Naval zein Murueta untzioletan egingo diren bisita gidatuetan.
Emanaldi hau abiapuntutzat hartuta, lapurtarrei Bilboko itsasadarra eta haren industria-ondarea ezagutzera ematea hartu dute helburutzat Topatour ekimeneko antolatzaileek. Euskal kultura barneko zein kanpoko bisitariei hurbiltzeko helburuz sortu den ekimen honek, Gerezien denbora pastoralak jorratzen duen industrializazioaren testuinguru historiko eta fisikoa bertatik bertara ezagutzearekin batera, mugaz bi aldeetako elkar ezagutza bultzatu nahi du. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu du Baionan egunpasa horretan izena emango duten lagunentzat. Lapurditik Barakaldora ekarrita, burdin meak Bizkaitik Bokalera egiten zuen bidea alderantziz egingo du Gerezien denbora pastoralak. Paralelismoak ere agerikoak dira, gizarte-aldaketa eta gatazka beretsuak ezagutu baitzituen Ezkerraldeak Bizkaian. Albistea osorik irakurri hemen.

Erantzun

Sartu