Teknologia albisteak

transistoria

Erabiltzailearen aurpegia

Transmedia storytelling.

Erabiltzailearen jarduna

Karrika Korrika lehiaketa estreinatuko du gaur gauean ETB1ek

2012-09-04 : 11:33

Gaur gauean estreinatuko da telebistan Eriz Zapirainek zuzendu eta Eñaut Gantxegik aurkeztutako Karrika Korrika lehiaketa (ETB1, 22:00). Lehenengo atal honetan Zumaia eta Abadiñoko laukote bana arituko da lehian, Pasai Donibanen. Talde bakoitzak hamar proba gainditu beharko ditu saria irabazteko.

Estelle, ship to Gaza: Okupazioa okupatzaile ohi baten ahotan

2012-08-31 : 13:14

Joan den Igandean Estelle itsasontzia iritsi zen Donostiara, askatasunaren flotilaren baitan Gazara itsasoz egingo dten bidaiaren geldialdia Euskal Herrian. Udalak harrera instituzionala egin zion tripulazioari. Ondoko bideoa Ship To Gaza ekimenaren eta Donostiako Udalak egindako harreraren inguruan Transistoria ekoiztetxeak osatutako mikrodokumentala da.

Estelle: Ship to Gaza from Transistoria on Vimeo.

Donostiako Piratak 2012

2012-08-14 : 21:36

Donostiako Piraten abordajeak 10 urte bete zituen atzo Aste Nagusiaren baitan. 400dik gora ontzik eta 4.000 lagun inguruk parte hartu zuen ekimenean. Transistoria ekoiztetxea ere festa giroan murgildu zen ekitaldia grabatu eta laburpen bideoa ekoizteko.

Donostiako Piratak from Transistoria on Vimeo.

Idazmahai birtualak: Garrantzitsuena ikaslea delako

2012-07-08 : 13:04

Elgoibar Ikastolako eta Usurbilgo Lanbide Eskolako zenbait ikasgelatan, ikasleek idazmahai birtualak erabiltzen dituzte. Alegia, sistema eragilea beren ordenagailuetan instalatuta egin beharrean, zerbitzari baten kontra lan egiten dute. Sistema honek zenbait onura ekarri dizkie. K35 enpresa arduratu da eskola hauetako idazmahaien birtualizazioak, eta esperientziaren berri emateko "mikrodokumental" bat argitaratu du.