Teknologia albisteak

Idazmahai birtualak: Garrantzitsuena ikaslea delako

Erabiltzailearen aurpegia
2012-07-05 : 11:04

Elgoibar Ikastolako eta Usurbilgo Lanbide Eskolako zenbait ikasgelatan, ikasleek idazmahai birtualak erabiltzen dituzte. Alegia, sistema eragilea beren ordenagailuetan instalatuta egin beharrean, zerbitzari baten kontra lan egiten dute. Sistema honek zenbait onura ekarri dizkie. K35 enpresa arduratu da eskola hauetako idazmahaien birtualizazioak, eta esperientziaren berri emateko "mikrodokumental" bat argitaratu du.

PostPC edo PC-osteko aro berrian sartzen ari gara, non baliabide informatikoen birtualizazioaren laguntzaz, geure aplikazio eta datuak edeozein leku edo gailutik eskura ditzakegun.


Bide honetan, Elgoibarko Ikastolak eta Usurbilgo formakuntza profesionaleko institutuak pausu itzela eman dute K35 enpresaren eskutik, beraien azpiegitura teknologikoa garai berrietara egokitzen lehenak izan direlako, zerbitzari eta mahaigaineko ordenagailuak birtualizatzeko teknologiari esker.

Bi arrakasta kasu hauek oinarri hartuta, "Idazmahai Birtualak: Garrantzitsuena ikaslea delako" izeneko "mikrodokumentala" argitaratu dute interneten. Gidoia eta errealizazioa Transistoria ekoiztetxeak hartu du bere gain.

 



Erantzun

Sartu