Teknologia albisteak

Estelle, ship to Gaza: Okupazioa okupatzaile ohi baten ahotan

Erabiltzailearen aurpegia
2012-08-30 : 12:03

Joan den Igandean Estelle itsasontzia iritsi zen Donostiara, askatasunaren flotilaren baitan Gazara itsasoz egingo dten bidaiaren geldialdia Euskal Herrian. Udalak harrera instituzionala egin zion tripulazioari. Ondoko bideoa Ship To Gaza ekimenaren eta Donostiako Udalak egindako harreraren inguruan Transistoria ekoiztetxeak osatutako mikrodokumentala da.

Estelle: Ship to Gaza from Transistoria on Vimeo.

Dror Elimelech Feiler (Tel Aviv, 1951)  Suediar-Israeldar musikari, artista ekintzaile ezkertiarra da. Stockholmen bizi da 1973az geroztik.

Pare bat urtez, israeldar guztiek bezala, Armadara joan behar izan zuen, eta okupatutako lurraldeetara bidali zuten.

Egun, Jews for Israeli-Palestinian Peace erakundeko presidente da. Hiru bider joan da Gazara, askatasunaren flotilaren baitan, laguntza humanitarioa eraman nahian.

Joan den abuztuaren 26an Suediatik Donostiara iritsi zen Estelle izeneko itsasontzian, Ship To Gaza ekimenaren barruan.

Juan Karlos Izagirre (Igeldo, 1963) Donostiako alkatea da. Gazara bidean Donostian egindako geldialdian Udalak harrera instituzionala egin zion Estelle itsasontziari eta bertako tripulazioari.

Transistoria transmedia ekoiztetxeak mikrodokumentala osatu du igandean  Donostian bizitakoaz. Microdocs izenez bataiatutako formatuaren lehenengo atala da.

Euskaraz eta ingelesez azpititulatutako bertsioa laster egongo da prest.

Erantzun

Sartu