Teknologia albisteak

gurasos

Erabiltzailearen jarduna

GURASOS erronka: Baietz 200.000!

2016-12-02 : 12:36

GURASOS taldeak #Baietz200000 sareko errebolta jarri du martxan informazio eskubidea defendatzeko asmoz. Ekimen honen helburua azaroaren 26an antolatu zuren manifestazioaren bideoak 200.000 ikustaldi edukitzea da.

GURASOSek hondakinen aferari irtenbidea emateko bide-orria eta manifestazioa aurkeztu ditu

2016-11-17 : 13:36

GURASOSek hondakinen aferari irtenbidea emateko 8 puntuko bide-orria aurkeztu du, hondakinen arazoa konpondu eta gai hau liskarraren eremutik ateratzeko. Proposamen honetan arduradun politiko, aditu eta herritarren parte-hartzea aurreikusten da. Era berean, azaroaren 26an manifestazioa deitu du Donostian «GIPUZKOA + : Eman bidea Osasuna eta Adostasunari» lelopean. Mobilizazio honen helburua GURASOSen bide-orria babestu, erraustegiaren lizitazioak gelditzeko eskatu eta eta gai honen inguruan adostasuna lortzeko oraindik garaiz gaudela aldarrikatzeko.

“Haurren Babeserako Familia eta Gizarte Hesia” igande honetan Donostian

2016-06-14 : 16:21

GuraSOS taldeak, Donostian egitekoak diren erraustegiak beraien seme-alabengan izango duen eraginengatik kezkatutako guraso taldeak “Haurren babeserako familia eta gizarte hesia” ekimena antolatu du igande honetan Donostian eta bertara etortzeko deia egiten du. Ekimen honek gizarteko aurpegi ezagun askoren babesa jaso du.

GuraSOS-ek larunbatean Orona-Ideon antolatu duen ekitaldi dibulgatibora etortzeko deia egiten du

2016-05-20 : 11:49

GuraSOS taldeak, Zubietan egitekoak diren erraustegiak haur eta gaztetxoengan izango duen eraginengatik kezkatutako guraso taldeak, jendartean elkarrizketa bultzatu eta osasungintzako profesionalen arteko eztabaida guneak bideratzeko jardunaldia antolatu du larunbatean, Orona-Ideo gunean (Donostia/Hernani artean). Fernando Palaciosek, Ikerketa Zientifikoen Goi Zentroko Zientzialari Titularrak (CSIC), eskainiko du hitzaldi nagusia. Familia guztia bertaratzeko deia egiten dute antolatzaileek.

GuraSOS, errustegiaren eraginaren kezkak batzen duen guraso taldea sortu da

2016-05-11 : 10:25

GuraSOS taldea sortu da. Gipuzkoako guraso hainbatek gure kezka agertu dugu Zubietan egitekoak diren erraustegiak gure seme-alaben osasunean izango duen eraginagatik.

 

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago