Teknologia albisteak

GuraSOS-ek larunbatean Orona-Ideon antolatu duen ekitaldi dibulgatibora etortzeko deia egiten du

2016-05-20 : 11:49

GuraSOS taldeak, Zubietan egitekoak diren erraustegiak haur eta gaztetxoengan izango duen eraginengatik kezkatutako guraso taldeak, jendartean elkarrizketa bultzatu eta osasungintzako profesionalen arteko eztabaida guneak bideratzeko jardunaldia antolatu du larunbatean, Orona-Ideo gunean (Donostia/Hernani artean). Fernando Palaciosek, Ikerketa Zientifikoen Goi Zentroko Zientzialari Titularrak (CSIC), eskainiko du hitzaldi nagusia. Familia guztia bertaratzeko deia egiten dute antolatzaileek.

“Erraustegiak osasunean izan ditzakeen ondorioak” izenburupean, gurasoak, familiak, osasun komunitatea eta hezkuntza komunitatea bildu nahi dituzte ekitaldi honetan. Haur eta gaztetxoentzat jarduerak eta jolasak ere prestatu dituzte (denbora libreko monitoreak egongo dira), beraz, familia guztia etortzeko plana izango da.

Fernando Palaciosek, CSICeko zientzialari titularrak eskainiko du dibulgazio-hitzaldi nagusia: "Erraustegien eraginen gainean argitaratu den informazio zientifikoaren azterketa, bereziki puntu hauek azpimarratuz: gai arriskutsuen metaketa eta sakabanaketa ingurunean, hondakin-mota ezberdinek sortzen dituzten gai arriskutsuen identifikazioa eta eraginak, eta kaltetutako biztanleengan sortzen dituzten patologiak".

Ekitaldi honetan, erraustegiek osasunean sor ditzaketen eraginei buruzko informazioa jasotzeko aukera eskaini nahi dute, jendartean elkarrizketa bultzatu eta osasungintzako profesionalen arteko eztabaida guneak bideratu.

Egitaraua


ONGI ETORRIA
16:00-16:25   Gonbidatuei harrera
16:25               Jendeari ateak irekitzea
16:30               Hasiera eta antolatzaileen diosala.

OSOKO BATZARRAK
16:30-17:30    Erraustegien eraginen gainean argitaratu den informazio zientifikoaren azterketa, bereziki puntu hauek azpimarratuz: gai arriskutsuen metaketa eta sakabanaketa ingurunean, hondakin-mota ezberdinek sortzen dituzten gai arriskutsuen identifikazioa eta eraginak, eta kaltetutako biztanleengan sortzen dituzten patologiak.
HIZLARIA: Fernando Palacios doktorea, Ikerketa Zientifikoen Goi Zentroko zientzialari titularra (CSIC).
17:30-18:00    Osasun publikoan erraustegiak dituen eraginak. Erraustegia eta Osasuna Taldeko txostenaren eta ekimenen azalpena (GEIS)
Hizlaria:  (GEISeko kide bat)

18:00-18:15    Atsedenaldia kafe-elkarrizketa

SAIO PARALELOAK - MAHAINGURUAK
18:15-19:00    Ikerketa eta osasun arloko profesionalen foroa.
    Profesionalen arteko elkarrizketa, trukea, eta sakontzea. Fernando Palacios doktorearen eta OEITko partaidetzarekin.

18:15-19:00    Hezkuntzako profesionalen foroa.         
Hezkuntza komunitateko partaideak.
Hezkuntzako sindikatuak.

18:15-19:00    Gizarte foroa.

Javier Navascués jauna, Rivas Aire Limpio (Madrid) plataformako burua.
Valdemingomezko erraustegiagatik minbizia dutenen kideetako bat, salaketa jarri dutenetako bat erraustegiaren arduradunen aurka (izapidetzeko onartua). Clara Perales andrea.
Gurasoak, herritarrak.

AMAIERAKO SAIOA
19:00-19:15    Osoko batzarretako ondorioen azalpena
19:15-19:30       Antolatzaileen agurra

GUNE LUDIKOA: Haur eta gaztetxoentzat (denbora libreko monitoreak egongo dira).
16:00- 20:00:

 www.gurasos.org

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago