Rafa Saiz Elizondo
Biologoa, ekologoa, inguru naturalean eta lurralde-antolamenduan aditua, naturazalea, euskaltzalea, itsasozalea, hizkuntzazalea, ardozalea, sukaldezalea, argazkigilea, abestizalea, dibulgatzailea, arraunzalea
Artikuluak
“EITB, musika eta… kultura”
Halaxe dio gure irrati publikoetako baten leloak, egunean hainbat aldiz tartekatzen digutena. Atzo ere hala egokitu zitzaidan entzun beharra. Une ezin hobean, egokitu ere.
Nork erredaktatzen ditu albisteak Euskadi Irratian??
Goizero, lanera bidean, Euskadi Irratiko albistegia entzuten dut autoan. Tira, hitzaldi berbera hirutan entzun beharra egokitzen zait 45 minutu eskasean. Esan behar dut oso esperientzia gogorra ari dela bihurtzen; belarriak planto egiteko zorian ditut. Aspalditxo nauka irrati horrek nazkatzeko bidean, azken aldi honetan erabiltzen duen euskararen maila ezin kaskarragoa eta ezin negargarriagoa dela eta. Hizkuntza-kalitatearen eragile erreferentziala behar lukeen komunikabide hau axolagabekeriaren erreferentzia ari da bihurtzen.