Sustatu logoa Teknologia albisteak
patxisaez

patxisaez

Artikuluak

Euskara: makila guztien zahagia

patxisaez
patxisaez
2025-04-01 07:41

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada galantak ematen.

Amaren Sua

patxisaez
patxisaez
2021-12-03 02:24

Munduko herri eta hizkuntza guztiek irudiak, sinboloak eta metaforak sortzen dituzte bizi dutena eta gertatzen zaiena adierazteko. Hain zuzen ere, gizakiek sortutako esanahi, irudi eta sinbolo horiek osatzen dute munduko herrien kultura eta, azken batean, sortzen dituzten metafora horiek —irudi horiek— bizi duten egunerokotasunaren azalpen sinbolikoak dira. Euskararen hiztun-herriak baditu bi sinbolo, baditu bi metafora bikain, bere herri-egoeraren berri ematen dutenak: Aitaren Etxea eta Amaren Sua.

Eta hortara goaz

patxisaez
patxisaez
2019-12-03 07:48

Frisian kontatu dute, Leeuwadernen1, hizkuntza gutxituen gaineko nazioarteko kongresu batean. Landa eremuan bizi diren gazte irlandarrek hiriburuetara alde egiten dute. Horrela jokatzeko arrazoia bat eta bakarra da: ibilbide profesionala garatzeko aukerak Dublin moduko hiri handietan dituztela. Baina Irlandako gazte horiek badute hizkuntzari dagokion bereizgarri bat. Irlanderaz gehien egiten den guneetan bizi dira, gaelera gehien hitz egiten den eremu geografikoetan, Gaeltacht izenekoetan. Gehienek gaelera dute etxeko hizkuntza. Baina hiriburuan nekez egin daiteke gaeleraz, Bilbon euskaraz nekez mintza daitekeen bezalaxe. Gazte horiek Dublin bezalako hiriburuetako lan aukerei heldu ahal izateko etxekoa duten hizkuntza bazterrean utzi beharrean dira. Landa eremuan lan egiteko aukera izango balute, bertan goxo egingo lukete, bertan geratuko lirateke eta gaeleraz egiten jarraituko lukete egunerokoan. Irlandako Gobernuak gero eta diru gutxiago bideratzen du landa eremua biziberritzeko. Horren ondorioz, landa eremuko komunitateak gainbehera bizi du gazteek bertatik alde egiten dutelako eta, gazteekin batera, hiztun komunitateak bizirik jarraitzeko aukera desegiten delako azukrea kafesnetan bezalaxe.

Zer izan behar du Euskaltzaindiak datozen urteetan, zein da haren egitekoa?

patxisaez
patxisaez
2019-10-07 07:27

Bihar beteko dira ehun urte Euskaltzaindiak lehen bilkura egin zuela. Mendeurrena etorri berritan, Euskaltzaindiak hemendik aurrera dituen errokei buruz, Berria egunkariak, Euskaltzaindiko bost kideen iritziarekin, atzo, 2019-10-06, argitaratu duen erreportajea hezurmamitzeko Garikoitz Goikoetxea kazetariak joan den irailaren hasmentan egin zizkidan galderei emandako erantzunak oso-osorik dituzue hemen:

Perretxikoak ikusi

patxisaez
patxisaez
2019-05-24 07:10

Euskaraldiak, batez ere, euskara eta euskaldunak ikusgarriago bihurtu ditu. Hamaika egunetan, perretxikoak balira bezalaxe, euskaldunak azaldu egin dira orbel azpitik. Lehenengo Euskaraldia perretxiko kolpe handia izan da Euskal Herriko gizartearen pagadian: 225.000 buru azaldu dira euskal gizartearen komunikazioaren plazara, euskararen espazio fisiko eta sinbolikoaren jabe egitera. Perretxiko horietatik sekula probatu gabekoei, perretxiko aluzinogenoak iruditu zaizkie, izan ere, beraien eguneroko errealitate linguistikoan orain arte inoiz ezagutu gabeko komunikazio egoerak gertatu baizaizkie.

Euskararen misterioa

patxisaez
patxisaez
2019-01-14 08:19

Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta euskaltzainak zioenez euskararen historiak ezkutatzen duen benetako misterioa ez da bere jatorria, iraupena baizik (Mitxelena, 1978). Eta iraupenaz ari garenean, ezinbestean, erabileraz ari gara, izan ere, erabilerarik gabe ez baitago iraupenik. Eta iraupen horretan erabakigarriak ditugu euskararen hiztunek historiaren sokan izan dituzten antolaketa sozialak, antolaketa ekonomikoak eta baita geografikoak ere. Eta, antolaketa horietan guztietan, euskararen hiztun horien bizitokiak, etxeak, bete-beteko eragina izan du euskararen gaur arteko iraupen bidean.

Euskaraldiaren indarra

patxisaez
patxisaez
2018-11-23 07:37

Ume koskorretan, 7-8 urterekin, itsas handiarekin, gerrirainoko uretan, hondartza aldetik itsasora begira jartzen ginen, urrutian sortzen ziren olatuei begira. Eta, begirik kendu gabe, olatuak nola potoltzen eta handitzen ziren ikusten genuen. Han urrutian gero eta handiago egiten ziren olatu haiek hondartzara heltzen eta lehertzen zirenean, bi aukera baino ez zizkiguten ematen apar bihurtu baino lehen. Edo besoak luze-luze eginda buruz aurrera jauzi egin olatu barrenera, edo geldirik geratu olatuaren indarrak eta aparrak harrapatu zain. Busti ala busti, beste aukerarik ez zegoen.

Euskararen ezkutuko bilera

patxisaez
patxisaez
2018-10-29 07:42

Euskararen historian bada bilera bat presaka, isilka eta ezkutuka egindakoa. Bilera horrek berebiziko garrantzia izan zuen euskararen batasuna azkartzeko eta akuilatzeko.

Egiazko euskaldunak

patxisaez
patxisaez
2018-09-03 14:19

«Neska eibartarra eta euskalduna, horrela aurkeztuko nuke nire burua. Aitari aita esaten diot eta amari ama, mugikorrean ere aita eta ama dauzkat jarrita. Sei neba-arreba gara eta gure artean euskaraz egiten dugu. Baina, oraindik ere, badira etorkin ikusten gaituztenak».

Hizkuntzakeriaren piztijendea (V)

patxisaez
patxisaez
2018-06-04 09:39

Haserretu egin dira Madrilen. Berde koloreko bihurtzerainoko haserreak hartu ditu Espainiako hiriburuko egunkari eta politikariak. Amorru bizian jarritako Hulk piztia erraldoi beldurgarriak egindako marru eta orroen parekoak zabaldu dituzte Madrildik munduko lau haizetara. (...) Hizkuntzakeria ez da arazo linguistikoa, soziala baizik. Hizkuntzakeriaren piztia jende askoren baitan bizi da, eta piztijende horrek beti jokatzen du hizkuntza hegemonikoaren alde eta gutxituaren aurka. Gehienetan, gainera, egiten ari diren kaltearen jakinaren gainean direlarik. (Oh.: Patxi Saez soziolinguistak hizkuntzakeriaz idatzitako artikulu-sortaren 5. atala da hau).

Jarraitu gaitzazu