Loraldia Kultur Elkarteak XXI. mendean garatutako euskararen kultura barreiatzeko eta sustatzeko beharrari erantzuna ematen dio; eskaria erakartzeko eskaintzaren sorrera bultzatuz. Euskal Herri osoan ezagutzera emango den euskarazko kultura eskaintzaren agente integratzaile bat izango gara, munduko edozein tokiko kultura eredu berrietarako ateak zabalduko dituen eredu iraunkor batekin hornitua.
Loraldiak, Gaztea ekimenaren baitan, Udako Olaren bigarren edizioa burutuko du uztailaren 10a eta 15a bitartean Lekeition. Udako Ola gazte-sormena bizteko egonaldia da. Sei eguneko sormen egonaldia 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta sortzaile profesionalen eskutik ikastaro trinkoak jasotzeko aukera eskainiko zaizkie. Sei egun horietan, egunero gai ezberdin bat jorratuko dute dagokion sortzailearekin.
Loraldia Kultur Elkarteak Gaztea lan lerroa martxan jarri du, gazte-sormena sustatzeko helburuarekin, gazteei profesionalizatzeko bidean laguntzeko, formazioa eta plaza eskainiz. Bi alor lantzen ditu Loraldia Gazteak: alde batetik, Loraldia Terminala espazioa gazte-sormenaren gune bilakatzea, Bilboko La Terminal aretoan programazio egonkorra sortuz. Bestetik, uda honetan lehenengoz martxan jarriko den Udako Ola sormen-egonaldiak Lekeition. Gazteek formakuntza jasoko dute eta esperimentatzeko aukera izango dute. Saioak profesionalek eskainiko dituzte eta lau arlo ezberdin jorratuko dituzte.