Amaitu da 2013ko Donostiako Aste Nagusia, eta harekin batera, baita GORENAKek antolatutako bigarren Sagardo Azoka ere. Arduradunek adierazi digutenez, Azoka arrakastatsua izan da, eta datorren urtera begira, jarraitzeko hauspoa ematen die horrek.
Bihartik aurrera, Donostiako Aste Nagusiarekin bat eginez (abuztuaren 10etik 17ra), Euskal Herriko Sagardo Mahaia sagardogileen elkarteak -GORENAK zigiluaren sustatzaile denak- antolatutako II. Sagardo Azoka izango dugu Katalunia Plazan (Grosen). Azoka, eguerdiko 12:00etatik gauerdiko 00:00etara* egongo da, egunero, zabalik, eta bilgune polita izan liteke jai giroan murgildu, gastronomiaz eta zuzeneko ikuskizunez gozatu eta sagardoaren kulturan barneratzeko.