Teknologia albisteak

Kontseilua

Erabiltzailearen jarduna

Kontseiluaren adierazpena Nafarroako Euskararen Legea dela eta

2015-12-16 : 15:10

Abenduaren 15ean Nafarroako Euskararen Legeak 29 urte bete zituela oinarri hartuta, Kontseiluak, bere bazkideen Nafarroako ordezkariek lagunduta, agerraldia egin zuen Nafarroako Parlamentuan, eta adierazpen hau zabaldu zuten bertan: Euskararen legearen 29. urteurrenaren harira, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Nafarroako bazkideen adierazpena.

Paul Bilbao: “Garaia da euskararen aldeko kurbak goranzko noranzkoa har dezan”

2014-07-18 : 10:17

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak aurrekontuen aurrean hausnarketa berri bat egin du. Orain arte Kontseiluak aurrekontu-proposamenaren gainean egin du lan, Gobernuak Legebiltzarrari aurrekontu-zirriborroa aurkeztutakoan horren gaineko ekarpenak egin izan ditu Kontseiluak, bai eta horren balorazioa ere. Eraginkorragoa izan dadin, aurrekontuak osatzen ari diren garaira aurreratu du bere lana eta espero du aintzat hartua izango dela. Lankidetzarako deia ere egin du. Donostian egindako prentsaurrekoan aurkeztu du Kontseiluak bere proposamena.

Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketaren bigarren edizio berritua aurkeztu du Kontseiluak

2013-07-15 : 20:02

Aurten indarberrituta dator Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketa; izan ere, Donostiako zinemaldiak eta Hendaia Film Festibalek Kontseiluaren ekimenaren bat egin eta indarrak batu dituzte. Prentsaurrekoan aurkeztu du ekimena Kontseiluak. 

Lan mundua euskalduntzeko konferentzia antolatu du Kontseiluak ekainaren 13rako

2013-05-15 : 12:43

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskarak lan munduan duen egoeraren inguruan hausnarketa egin du, aholkularitzen sektorean dabiltzan bazkideekin. Halaber, lan munduko beste eragileekin hausnarketa hori partekatu du. Ondorio horiekin guztiekin LAN MUNDUA EUSKALDUNTZEKO KONFERENTZIA antolatu du ekainaren 13rako

Iruñeko hizkuntza-paisaia euskalduntzeko Aldatuko dugu! dinamika abiatu du euskalgintzak

2013-05-10 : 10:48

Atzo goizean Iruñeko euskalgintza osatzen duten erakundeetako ordezkariek hiriko hizkuntza-paisaia euskalduntzea helburu duen Aldatuko dugu! dinamika aurkeztu zuten. Bertan izan ziren Asier Biurrun (AEK-ko kidea), Gorka Iriarte (EHEko kidea), Unai Arellano (Nafarroako Ikastolen Elkarteko kidea), Joseba Otano (Administrazioan Euskaraz Taldeko kidea), Sagrario Aleman (IKAko kidea,) Garikoitz Torregrosa (Sortzen-Ikasbatuaz-eko kidea) eta Maite Inda Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko kidea.

Hurrengo asteartean WERTen erasoa eta Espainiako Estatuaren jarrera salatuko dituzte Madrilgo kongresuan

2013-03-09 : 09:18

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA, AMESA pola Normalización Lingüística eta CIEMEN-Enllaçats erakundeetako ordezkariek Espainiako kongresuko talde parlamentarioei bilera irekirako deia luzatu diete hurrengo astearterako. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao-k azaldu duenez "Geure izaerak batzen gaitu. Azken urteotan, geure hizkuntzen normalizazio-prozesuak bizkortzeko eta geure hizkuntzen ordezkatze-prozesuei aurre egiteko irmoki lan egin duen gizarte zibil antolatua ordezkatzen dugu, eta gure ahotsa entzun behar dute".

Larunbateko manifestazioari begira egindako kanpainaren balorazio positiboa egin du Kontseiluak

2012-11-29 : 14:29

Kontseiluko bazkideek agerraldia egin dute Donostian larunbatean egingo den manifestazioaren inguruko azken xehetasunak emateko. Manifestazioari begira egindako kanpainaren balorazio positiboa egin du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak eta euskaraz bizi nahi duten herritarrei dei egin die abenduaren 1eko manifestazioan parte hartzera.

“Maite ditugulako” dokumentala aurkeztu du Behatokiak

2012-10-13 : 10:46

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak “Duintasun bideak” bildumako dokumental berri bat aurkeztu du Iruñean, Golem zinemetan. Dokumental berri honek “Maite ditugulako” izena du eta Nafarroa hegoaldeko hainbat herritarrek beren seme-alabek D ereduan ikas dezaten nahi dutelako pairatzen duten diskriminazioa, eskubide urraketa, azaltzen du.

“Euskararen normalizazio prozesuan eman beharreko erroko aldaketa egiteko une ezin aproposagoa da hau”

2012-10-03 : 16:10

Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeen atarian, Kontseiluak datozen hamar urteotarako hizkuntza-politikak jaso beharko lukeen edukiaren inguruko proposamena helarazi die alderdiei. Uztailaren bukaeran jakinarazi genuen moduan, ohituraz, Kontseiluak hauteskunde-egitarauak aztertu izan ditu, eta ondoren, alderdiek aurkeztutako programen balorazioa egin izan du. Oraingoan, aurrea hartu eta egitarauak prestatzen ari ziren unean luzatu zaie proposamena alderdiei, horrela, herritarrei hauteskunde-kanpainan aurkeztuko dizkieten programak egokiagoak izateko aukera izango dute alderdiek.

Euskaraz etiketatu, manifestua eta webgunea

2012-09-30 : 13:18

"Euskal Herrian banatzen diren produktuak euskara hutsez etiketatzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu..." Ostiralean publiko egindako euskaraz etiketatzearten aldeko manifestuaren 1. puntua horrela hasten da. Manifestuarekin ados bazaude, eman zure atxikimendua www.euskarazetiketatu.com web gunean.

 

Euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatuz bete dituzte herritarrek kaleak

2012-09-24 : 17:47

Euskaraz bizi nahi dut herri-lasteketak egin dira Euskal Herriko hainbat herritan. Bertan parte hartu duten heldu zein txikiek harrotasunez zabaldu dute euskaraz bizitzeko nahia lau haizetara. Lagun giroan eta eta elkarrekin kirola eginez igaro dute eguna euskaltzaleek.

Euskaraz bizitzeko nahia lasterka adierazteko deialdia egin dute kirol, kultura arloko eta euskalgintzako hainbat lagunek

2012-09-19 : 11:12

kontseilua.orgIruñerriko hainbat lagunek, hilaren 22an egingo diren euskaraz bizi nahi dut herri-lasterketetan parte hartzeko deialdia egin dute. Euskaraz bizitzeko nahiak elkarturik, agerraldia egin dute Iruñean euskalgintzako, kultura arloko, kirol arloko zein Alde Zaharreko jai batzordeko ordezkariek. Maitane Melero, Mustafa Charki, Jose Mari Mercero, Cristobal Galera, Gabriel Garin korrikalariak, Mikel Idoate pilotaria eta Ulises Domench jai batzordeko kidea egon dira, besteak beste.

Kontseiluak Galesko Cymdeithas erakundearen 50. urteurreneko ekitaldietan hartu du parte

2012-09-10 : 14:18

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao Gales-Cymrun-en izan da Cymdeithas yr Iaith Gymraeg (Galesaren Gizarte Mugimendua) erakundearen 50. urteurrenaren ekitaldian eta bertan gizarte zibil antolatuak hizkuntza gutxiagotuen berreskurapen-prozesuan duen garrantziaz egin du ekarpena.

Euskaraz bizitzeko nahia euren jardunean adierazten duten ekoizleak behar ditu gure hizkuntzak

2012-09-08 : 11:20

Euskal Herria Esnearen inguruan sortutako aferaren inguruan, Kontseiluak, zera adierazi nahi du: Alde batetik, Euskal Herria Esnea Kooperatibaren erabakia txalotu eta babesa adierazi nahi die eta bestetik, euren aurka egindako salaketa maltzurra salatu nahi du.

LTD baimenak: euskaraz bizitzeko nahia zapuztu nahi du Nafarroako Gobernuak

2012-08-22 : 13:25

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak kezka handiz hartu du Nafarroako Gobernuak Lurreko Telebista Digitaleko baimen berriak esleitzeko argitaratu berri duen deialdia. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok oinarriei buruzko iritzia agertu du: "Euskaraz bizitzeko nahia lau haizetara zabaltzen ari den honetan, azpimarratu nahiko nuke oinarriek ez diotela nahi horri erantzuten. Beste behin, euskaraz bizitzeko aukerak zabal ditzaketenean, euskaldunak baztertzen dituzte, ez dute espazioak euskalduntzeko urrats eraginkorrik ematen." 

EAEko hauteskundeetan euskarak behar duen lekua izan dezan eskatu die Kontseiluak alderdiei

2012-07-27 : 13:57

Data zehatza egon ez arren, Kontseiluak jakin izan du alderdi politikoak EAEko hauteskunde-kanpainari begira programak prestatzen ari direla, eta arrazoi horrengatik Kontseiluak hurrengo urteotan EAEn aplikatu beharreko hizkuntza politika iraultzeko proposamena luzatu die. “Egunotan ohartzen ari gara hauteskunde-kanpainan beste esparru batzuek hartuko dutela lehentasuna, eta horrexegatik euskarak dagokion lekua izan dezan galdegin diegu Kontseilutik”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok.

 

Euskaraz bizitzeko nahia adieraziko dute herritarrek herri-lasterketen bitartez

2012-07-18 : 17:44

Euskaraz bizi nahi dut herri-lasterketak aurkeztu ditu Kontseiluak. Euskaraz bizi nahi dut! Dinamikaren baitan kokatzen den ekimenaren inguruko xehetasunak eman dituzte prentsaurrekoan Iker Salaberriak, Kontseiluko koordinatzaileak eta Donostiako eta Sakanako lasterketen antolatzaile taldeko kideek, Dani Goñik eta Eneka Maizek, hurrenez hurren. Irailaren 22an izango dira, Euskal Herriko hainbat herritan.