Teknologia albisteak

Joseba Otano

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaltzalea, xakelaria, ezkerrekoa, Zuzenbideko lizentziaduna.

Erabiltzailearen artikuluak

Euskarazko fikziorik ez ETBn

2019-11-06 : 16:49

Zenbat egin dugun atzera 30 urtez! Euskararentzako hondamendia. ETBk fikzioa espainieraz ematen du (espainerara bikoiztua, zehatzago esanda), salbuespenak salbuespen, eta etorkizunean ere hala emanen du. Argi utzi zuen Maite Iturbek, EITBko zuzendari nagusiak, 2019ko urriaren 9ko EITBren Kontrol Batzordean. Aurkeztu behar zuen “ETBren eredu berrian euskarak izango duen lekua indartzeko proposamen zehatz bat”. Esan zituenak baino, esan gabekoak izan ziren argigarriak. Esan zituenak: ETB, “zerbitzu publiko modura, populazio osora heldu behar du”, “gure artean elebakarrak ditugun bitartean (…) EITBren eskaintza jasotzeko eskubidea dute”, “EITBk euskal gizarteari egiten dion ekarpen nagusietako bat da gizartea entretenitzea”, “baliteke gauzak aldatzen hasiz gero, audientziaren errefusa suertatzea”.

Nafarroako sarreretako errotuluak ele bitan nahi ditugu.

2016-08-09 : 12:31

Urtebete egin du Nafarroako Gobernu berriak, eta oraindik ere Nafarroako sarreretako errotuluak gaztelania hutsean daude Nafarroako zati handi batean. Uste dugu garaia dela euskaraz ere jar daitezen, Iruñeko sarreretako errotuluekin egin den bezala.

Altsasuko, Otsagabiko eta Baztango Euskararen Ordenantzak.

2015-01-29 : 09:42

Bai Altsasun, bai Otsagabian, bai Baztanen, Euskararen Ordenantzak urrats inportantak dira euskara pixkanaka normalizatzeko, eta euskaldunok eskertzen dugu hori. Altsasuko eta Otsagabiko Udaletako Euskararen Ordenantzak jadanik indarrean daude; Baztangoa, ordea, mehatxupean. 

ETB1etik eta ETB3tik saio mutuak kentzeko eskaera baztertu dute

2015-01-21 : 08:33

ETBn euskarazko edukiak indartzeko legez besteko proposamena aurkeztu zuen EH-Bilduk joan den urteko azaroan. Zoritxarrez, azkenik abenduaren 17an Eusko Legebiltzarrak onartu zuen testuan, desagertu egin zen jatorrizko idazkiko puntu zehatz eta neurgarri bakarra. ETB1etik eta ETB3tik saio mutuak ken ditzatela eskatzen zuena, alegia.