Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nafarroako sarreretako errotuluak ele bitan nahi ditugu.

Joseba Otano
2016-08-07 22:31

Urtebete egin du Nafarroako Gobernu berriak, eta oraindik ere Nafarroako sarreretako errotuluak gaztelania hutsean daude Nafarroako zati handi batean. Uste dugu garaia dela euskaraz ere jar daitezen, Iruñeko sarreretako errotuluekin egin den bezala.

Euskarak ikusgarritasuna behar du Nafarroan, hainbeste urtez nahita ezkutatu ondoren. Eta, bistan da, euskarazko hitzak ez daitezela tamaina txikiagoan eman.

(Argazkia: Zangozan, Nafarroako mugan, 2016-8-6an).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu