Teknologia albisteak

Bibliotekaria eta matematika irakaslea kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateak

Erabiltzailearen aurpegia
2018-06-25 : 15:42

Matematika irakaslea eta Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroko (Biblioteka) koordinatzailea kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Interesatuek lehenbailehen bidali behar dute curriculuma Mondragon Unibertsitatera.

Curriculuma bidaltzerakoan, aurkezpen gutenean jarri beharko da lan-eskaintzaren erreferentzia zenbakia, gainera, "Hezkuntza" jakintza arloa aukeratu beharko da webgunean:

1) Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroko koordinatzailea (Biblioteka). (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-005-18).

Deskribapena

Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroa (Biblioteka) koordinatuko du. Definituko ditu lehentasunezko helburuak eta diseinatuko ditu proiektuak, beti ere, jarraituta fakultatearen eta Mondragon Unibertsitatearen estrategia ikerketan, transferentzian eta eremu akademikoan. Aldi berean, elkarlanean arituko da Mondragon Unibertsitateko gainerako bibliotekekin. Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroko lantaldea koordinatuko du eta erakutsiko du gaitasuna analisirako eta antolaketarako.

Pertsona bat ezagutzen duena egungo Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroen egoera eta joerak, eta gauza dena aurreikusteko esparru horretako berrikuntzak eta etorkizuneko erronkak.

  • Ekintzailea eta sortzailea da.
  • Lidergo sena du eta proiektuak kudeatzen daki.
  • Bibliotekan berrikuntza sustatzeko eta joera berriak bultzatzeko gauza da.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki.
  • Ziurgabetasuna ondo kudeatzen du.

Profila

  • Ikasketak:
    • Informazio eta Dokumentazioan Gradua edo baliokidea (hobetsiko da Dokumentazioa aro digitalean ezagutzak).
  • Euskara: EGA.
  • Ingelesa: B2.
  • Lan esperientzia: Biblioteketan eta koordinazio lanetan.
  • Gida baimena (B) eta autoa.

2) Matematika irakaslea. (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-006-18).

Deskribapena

Matematikaren ezagutza arloarekiko eta bere aplikazioekiko -hezkuntzan, lan munduan eta eguneroko bizitzan- begirada zabala du, eta matematikaren irakaskuntzan aritua da. Derrigorrezko Hezkuntzan zein Goi Mailako Hezkuntzan matematikaren ikaste-irakastearen helburu eta oinarriak ezagutzen ditu. Hau da, hezkuntza-etapa ezberdinetan matematikak diziplinarteko begiradatik lantzeko oinarriak jarri eta proposamenak egiteko gai da.

  • Hezkuntzaren erronka berriekiko kezka eta interesa adierazten du.
  • Matematikaren didaktikarekiko atxikipena eta ahal dela ezagutza du.
  • Ingurune digitalarekiko hurbiltasuna adierazten du.
  • Ikerketan eta transferentzian aritzeko gogoa du.
  • Sortzailea da.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki, ingurune hurbilarekin zein atzerrikoekin.

Profila

  • Doktorea (edo doktoregaia izateko prest).kasketak:
    • Matematikaria, Fisikaria edota Ingeniaria + Hezkuntzan Gradua edo Masterra.
  • Euskara: EGA.
  • Ingelesa: C1/C2.
  • Gida baimena (B) eta autoa.
  • Lan esperientzia: matematikaren irakaskuntzan eskarmentua.

Erantzun

Sartu