Teknologia albisteak

Lan-poltsa ireki du MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak "Analista Funtzional" lanpostua betetzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2017-09-07 : 16:49

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa ireki du "Analista Funtzional" lanpostua betetzeko. Curriculumak jasotzeko epea zabalik dago 2017ko irailaren 22ra arte. Aukeratutako pertsona berehala hasi beharko da lanean. Honako helbidera bidali behar dira curriculumak: http://www.mondragon.edu/eu/guri-buruz/lan-egin-gurekin (ezagutza arloan, aukeratu beharko da “Hezkuntza”, horrela curriculumak jasoko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean).

Lan-poltsan interesatuta daudenek hurrengo zereginak bete beharko dute:

Aplikazio berrien garapenetan eta baita aurretik inplantatutakoen aldaketatan parte hartu.

Eginkizun zehatzak

  • Proiektuak landu eta abian jartzeko beharrezkoak diren lanak zehaztea eta planifikatzea. Garapenen jarraipena egin, aurrerapen maila, aurrekontuen desbideraketak, arriskuak eta aurkitutako arazoak aztertuz.
  • Jardun zuzena ziurtatzen duten behar beste froga egin.
  • Aplikazioen ezarpenak.
  • Ezarrita dauden aplikazioen aldaketa eskaerak aztertu.
  • Aplikazioen esplotazioari begira, hornitzaileak luzatutako dokumentuen balidazioa.
  • Erabiltzaileen kontsultei erantzun, bere ardurapean dauden aplikazioetan laguntza emanez.

Lanpostuaren eskakizunak

  • Informatika lizenziatura / Ingeniaritza Informatikoa.
  • Ezarpenetan eta datu basetan eskarmentua.
  • Euskara: EGA edo baliokidea.

Kontuan hartuko diren arloak

  • CMS eta web-ingurunea.  
  • Multimedia tresnak.
  • Sare-administratzaile.

Erantzun

Sartu