Teknologia albisteak

Komunikaldia 2017: Kirola, komunikabideak eta generoa (maiatzaren 4an)

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-25 : 23:29

Maiatzaren 4an egingo dute, Aretxabaletako campusean, aurtengo Komunikaldia jardunaldia. Oraingo edizioan hizpide hartuko dute kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harremana. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduak antolatzen du Komunikaldia topaketa. Aurtengoa, jardunaldiaren 12. edizioa izango da.

Egitaraua

10:00 Aurkezpena.

10:15 Ikuskizuna. Maddi Erauskin, Iratxe Baztarrika, Irune Alfonso eta Nagore Arin (Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 2. mailako ikasleak).

10:30 Hitzaldia. Amelia Barquín (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea eta irakaslea).

11:30 Mahai-ingurua:

  • Maider Unda (Borrokalaria).
  • Agurtzane Elorriaga (Txirrindularia).
  • Oihana Aldai (Futbolaria)
  • Moderatzailea: Arritxu Iribar (Euskadi Irratiko esataria).

Aurtengo edizioan, lehenengo aldiz, ikasleek diseinatu dute jardunaldia iragartzen duen kartela. Egileak izan dira Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko "Online baliabideak" lan-sekuentziako ikasleak.

Aurtengoa, jardunaldiaren 12. edizioa izango da.

 

Erantzun

Sartu