HUHEZI (MU)
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI). Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Bilbon ditugu campusak. http://www.mondragon.edu/eu/huhezi
None
Markagintza jorratzeko, ikastetxeei zuzendutako jardunaldia antolatu dute
“Hau da marka! Nola bereiztu zure ikastetxearen marka?” jardunaldia izango da, urriaren 27an, Eskoriatzako campusean Mondragon Unibertsitateak eta AZK komunikazio agentziak. Jardunaldian jorratuko dituzte markak ikastetxeetan duen garrantziarekin lotutako alderdiak.
MUk eta Goienak Komunikazio Campusaren 2. edizioa antolatu dute
Komunikazio Campusa antolatu dute, bigarren aldiz, Goiena Komunikazio Taldeak eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduak. Astebete iraungo du eta goizez egingo da, Mondragon Unibertsitateak (MU) Aretxabaletan duen Komunikazio Campusean. Udalekuen helburua da gazteak modu praktiko eta dibertigarrian hurbiltzea komunikazioaren mundura. Horretarako, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: kamera aurrean nola jarri, fotokazetaritza, podcastak nola egin, sare sozialen kudeaketa… Bigarren edizio honetan, gainera, arreta berezia jarriko da telebistako platotik egindako zuzeneko podcast saioetan. Astebeteko bi txanda egongo dira: lehena, uztailaren 4tik 8ra; eta bigarrena, 11tik 15era.
Hezkuntza arlorako lan-poltsa ireki du Mondragon Unibertsitateak
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2019-2020 ikasturterako lan-poltsa ireki du. Deidialdi honetan, zazpi lanpostu bete nahi ditu denak ala denak Hezkuntza arlokoak.
Hezkuntzan eskolak emateko lan-poltsa ireki du Mondragon Unibertsitateak
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa ireki du Hezkuntzan eskolak emateko 2018-2019 ikasturtean. Interesatuek lehenbailehen bidali behar dute curriculuma Mondragon Unibertsitatera.
Bibliotekaria eta matematika irakaslea kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateak
Matematika irakaslea eta Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroko (Biblioteka) koordinatzailea kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Interesatuek lehenbailehen bidali behar dute curriculuma Mondragon Unibertsitatera.
Bost langile kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateak, Teknologia berrietan eta Ikus-entzunezkoetan adituak
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bost langile kontratatu nahi ditu. Ikus-entzunezkoen eta teknologia berrien alorretako lanpostuak dira. Interesatuek lehenbailehen bidali behar dute curriculuma.
Lan-poltsa ireki du MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak "Analista Funtzional" lanpostua betetzeko
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa ireki du "Analista Funtzional" lanpostua betetzeko. Curriculumak jasotzeko epea zabalik dago 2017ko irailaren 22ra arte. Aukeratutako pertsona berehala hasi beharko da lanean. Honako helbidera bidali behar dira curriculumak: http://www.mondragon.edu/eu/guri-buruz/lan-egin-gurekin (ezagutza arloan, aukeratu beharko da “Hezkuntza”, horrela curriculumak jasoko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean).
Lan-poltsa ireki du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak
2017-2018 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko, lan-poltsa ireki du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk. Curriculumak bidaltzeko epea zabalik dago 2017ko uztailaren 9a arte. Honako helbidera bidali behar dira curriculumak, uztailaren 9a baino lehen: http://www.mondragon.edu/eu/guri-buruz/lan-egin-gurekin (intereseko arloan, aukeratu “Hezkuntza”).
Richard Gerver hezkuntza eta berrikuntza adituak hitzaldia emango du, Arrasaten, maiatzaren 17an
Richard Gerver (Londres, 1969) hezkuntza eta berrikuntzan punta-puntako adituak hitzaldia emango du, maitzaren 17an, Arrasateko Amaia antzokian. Hitzaldia 18:30etan hasiko da eta joan ahal izateko, maiatzaren 10 baino lehenago izena eman beharko da hemen. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultearen 40. urteurreneko ospakizun ekitaldien arten dago antolatuta hitzaldia.
Komunikaldia 2017: Kirola, komunikabideak eta generoa (maiatzaren 4an)
Maiatzaren 4an egingo dute, Aretxabaletako campusean, aurtengo Komunikaldia jardunaldia. Oraingo edizioan hizpide hartuko dute kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harremana. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduak antolatzen du Komunikaldia topaketa. Aurtengoa, jardunaldiaren 12. edizioa izango da.