Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Itzalen sua" proiektuaren aurkezpen-kontzertua Plateruenan

gaumin
2012-11-23 14:42

Badator Itzalen sua. Azaroaren 30ean aurkeztuko du Gaumin Argitaletxeak Xanti Rodriguezek, Fernando Morillok eta Diabulus In Musicak elkarrekin prestatutako liburu+DVDa Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. 

Paperera ekarritako filma da Itzalen sua, bere antzezle eta guzti: Ander Lipus, Iban Garate, Oihana Maritorena, Joan Mari Irigoien, Estitxu Fernandez, Xabier Euzkitze, Ilaski Serrano, Nerea Garmendia, SutaGar-eko Aitor eta Xabi, Lakrikun antzerki-taldea...

Alicia de Miguel estilistak diseinatu eta sortu ditu jantzi guztiak, eta Monika Agirre makilatzaileak egin ditu karakterizazioak. 

Sarrerak  www.gaumin.com/denda-n eros daitezke, eta baita liburua erreserbatu ere %20ko deskontuarekin. 

 

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu