Euskal Kultur Mintegia
Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean euskal kultura eta hizkuntza sustatu nahi dugun ikasle-talde bat gara.
None
Zure erantzuna jasota daukagu, baina eskertuko genizuke gure emailera ere (euskalkulturmintegia2@gma
2013-12-13 17:24
Zure erantzuna jasota daukagu, baina eskertuko genizuke gure emailera ere (euskalkulturmintegia2@gmail.com) bidaliko bazenigu, zurekin harremanetan jarri beharko bagenu ere. Mila ...
Bertso-porra Euskal Kultur Mintegiaren eskutik!
2013-12-11 13:56
Euskal Kultur Mintegiak, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko ikasle-taldeak, bertso-porra antolatu du Txapelketa Nagusiaren Finalaren harira.
Euskararen Festa DOKAn datorren ostegunean, abenduak 5, Euskal Kultur Mintegiaren eskutik
2013-12-02 12:38
Besteak beste, Antiguoko kaleetan zehar triki-poteoa, Nonnahi taldearen erromeria eta euskal karaokea izango dira festako osagaiak
Bertso-bazkaria Donostian (Ekainak 14, ostirala) Euskal Kultur Mintegiaren eskutik
2013-06-11 11:45
Datorren ostiralean, ekainak 14, urteroko bertso-bazkariaren bidez emango dio amaiera Euskal Kultur Mintegiak aurtengo ikasturteari!! Egun osoko festa 12:30etan hasiko da Donostiako Easo plazan triki-poteoarekin, eta bazkaria 14:30etan izango da Deustuko Unibertsitateko kafetegian. Aurtengo bertsolariak Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Jone Uria izango dira.
"Kirola eta euskara", mahai-ingurua Donostian, Euskal Kultur Mintegiak antolatuta
2013-05-12 20:00
Kirol munduaren eta euskararen arteko lotura zein den jakiteko asmoz, Euskal Kultur Mintegiak mahai-inguru bat antolatu du datorren maiatzaren 22an, arratsaldeko 3etan, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Partaideak: Libe Altuna (Bera-Bera), Mikel Astarloza (Euskaltel), Arritxu Iribar (Euskadi Irratia), eta Atsegin Odriozola (Zumaiako Telmo Deun).