Teknologia albisteak

Bertso-bazkaria Donostian (Ekainak 14, ostirala) Euskal Kultur Mintegiaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
2013-06-11 : 11:45
Datorren ostiralean, ekainak 14, urteroko bertso-bazkariaren bidez emango dio amaiera Euskal Kultur Mintegiak aurtengo ikasturteari!! Egun osoko festa 12:30etan hasiko da Donostiako Easo plazan triki-poteoarekin, eta bazkaria 14:30etan izango da Deustuko Unibertsitateko kafetegian. Aurtengo bertsolariak Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Jone Uria izango dira.

Datorren ostiralean, ekainak 14, emango diogu amaiera aurtengo ikasturteari urtero egin ohi dugun bertso-bazkariaren bidez! Egun osorako festa ziurtatuta dago, beraz, anima zaitezte!!

Hauxe da ostiralerako prestatu dugun egitaraua:

  • 12:30etan, Donostiako Easo plazan elkartuko gara eta triki-poteo baten bidez emango diogu hasiera festari, pixkanaka unibertsitaterantz goazen bitartean.
  • 14:30etan hasiko da bertso-bazkaria Unibertsitateko kafetegian. Aurtengo gure bertsolariak Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Jone Uria izango dira!
  • 18:00etatik aurrera gutxi-gorabehera, trikitilarien laguntzarekin Alde Zaharrera joango gara, eta bertan arratsaldeko triki-poteoa eginez, lagun arte ederrean emango diogu amaiera festari!

Oraindik sarrerarik erosi ez baduzue, egin zuen erreserba lehenbailehen, EKAINAREN 11A, IZANGO BAITA ZUEN SARRERAK ERRESERBATZEK AZKEN EGUNA!! Biharko egunetik aurrera jasotzen ditugun eskakizunak ez ditugu kontuan hartuko. Gogoratu sarrerak egiteko nahikoa duzuela zuen iruzkina edo mezua gure sare sozialetan idaztea (Tuenti, Facebook eta Twitter), edota  euskalkulturmintegia2@gmail.com helbidera idaztea. Sarrera guztiak ostiralean bertan emango dizkizuegu eta ordainketa ere orduan egin ahalko duzue (15 euro).

Anima zaitezte!! Ostiralean ikusiko gara!!!

Erantzun

Sartu