Teknologia albisteak

"Kirola eta euskara", mahai-ingurua Donostian, Euskal Kultur Mintegiak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia
2013-05-12 : 20:00

Kirol munduaren eta euskararen arteko lotura zein den jakiteko asmoz, Euskal Kultur Mintegiak mahai-inguru bat antolatu du datorren maiatzaren 22an, arratsaldeko 3etan, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Partaideak: Libe Altuna (Bera-Bera), Mikel Astarloza (Euskaltel), Arritxu Iribar (Euskadi Irratia), eta Atsegin Odriozola (Zumaiako Telmo Deun).

Euskal Kultur Mintegia, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko ikasle-taldea da, 2009an sortua. Gure helburua, batez ere unibertsitate-mailan euskal kultura eta hizkuntza sustatzea da, eta urte osoan zehar, horrekin lotuta hainbat motatako ekitaldiak antolatu ohi ditugu: hitzaldiak, mahai-inguruak…

Hau horrela izanik, datorren maiatzaren 22rako proposamen batekin gatoz. Kirol zalea al zara? Badakigu kirolak pisu handia duela Euskal Herrian; hain zuzen ere, gure kulturaren zati garrantzitsua da. Baina ba al dakizu zein leku duen euskarak bere herriko kiroletan? Zein leku du euskarak kirolarien artean? Nola tratatzen dituzte euskal hedabideek kirol-albisteak?

Galdera horiek erantzuteko asmoz, kirol munduarekin eta euskararekin lotura estua duten gonbidatuak izango ditugu gurekin, hain zuzen ere Euskal Kultur Mintegiak mahai-inguru bat antolatu baitu datorren asteazkenean, maiatzaren 22an, Kirola eta Euskara izenburupean.

Hona hemen gonbidatuak:
  • Libe Altuna, Bera-Bera eskubaloi-taldeko jokalaria
  • Mikel Astarloza, Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia
  • Arritxu Iribar, Euskadi Irratia-ko kazetaria.
  • Atsegin Odriozola, Zumaiako Telmo Deun nesken arraun-taldeko kidea
Mahai-ingurua Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean izango da, Arrupe eraikineko 004 gelan, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Bertara hurbiltzen zaretenok aukera izango duzue mahai-inguruko gonbidatuei zeuen galderak egiteko.

Azkenik, garbi utzi nahi dugu Deustuko Unibertsitateko ikasle eta langileentzat ez ezik, beste guztiontzat ere ekitaldi irekia izango dela! Euskarak kirol-mailan duen lekua zein den jakin nahi baduzu, ez galdu aukera hau! Anima zaitezte!
 
  • Lekua: Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Aita Arrupe eraikineko 004 gela
  • Eguna eta ordua: maiatzak 22, 15:00
  • Hizlariak: Libe Altuna, Mikel Astarloza, Arritxu Iribar eta Atsegin Odriozola
  • Antolatzailea: Euskal Kultur Mintegia

Erantzun

Sartu