Teknologia albisteak
4

Bertso-porra Euskal Kultur Mintegiaren eskutik!

Erabiltzailearen aurpegia
2013-12-11 : 13:56
Euskal Kultur Mintegiak, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko ikasle-taldeak, bertso-porra antolatu du Txapelketa Nagusiaren Finalaren harira.
Dakizuen bezala, datorren igandean, abenduaren 15ean jokatuko da BEC-en (Barakaldon) Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala. Hori dela eta, Euskal Kultur Mintegiak lehiaketa txiki batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Egin ezazue zuen finaleko bertso-porra, eta bidali gure helbide elektronikora: euskalkulturmintegia2@gmail.com. Asmatzen duenak edota gehiena hurbiltzen denak Gabonetako saski bat irabaziko du.

Lehiaketan parte-hartzea oso erraza izango da. Nahikoa duzue, zuen ustez, finaleko zortzi bertsolarien sailkapena nola izango den idaztea lehenengotik zortzigarrengora. Sailkapena asmatzen dutenak edota gehien hurbiltzen direnak produktuz betetako Gabonetako saski bat irabazteko zozketa batean sartuko dira (irabazlea nor den abenduaren 17an, asteartea, esango dugu). Parte-hartzea librea eta doakoa da.

Badaezpada ere, hemen jartzen dizuegu finalean parte hartuko duten bertsolarien zerrenda:

  • Maialen Lujanbio (2009ko Txapelketa Nagusiko irabazlea eta egungo txapelduna)
  • Amets Arzallus
  • Igor Elortza
  • Sustrai Colina
  • Aitor Mendiluze
  • Beñat Gaztelumendi
  • Unai Iturriaga
  • Aitor Sarriegi

                   
Baldintzak:

-Ez da derrigorrezkoa datu pertsonal guztiak ematea, baina gutxienez zuen izen-abizenak eta e-maila behar ditugu irabaziz gero zuekin harremanetan jartzeko.

-Sailkapenetan zehaztu egin beharko duzue bertsolarien ordena lehenengotik zortzigarrenera. Zehaztu gabeko zerrendak EZ dira lehiaketan sartuko.

-Sailkapenak jasotzeko azken eguna abenduaren 14a, larunbata, izango da, hau da, finalaren aurreko eguna. Hortik aurrera jasotzen ditugun eskariak EZ ditugu onartuko



Badakizue beraz, euskalduna eta bertsozalea bazara, har ezazu parte Euskal Kultur Mintegiak antolatutako lehiaketa honetan! Anima zaitezte Gabonetako saski bat irabazteko zozketan euskal bertsolaritzarekin jolastuz!

Erantzunak

2013-12-12 : 15:45

1.- Amets Arzallus
2.- Beñat Gaztelumendi
3.- Maialen Lujanbio
4.- Igor Elortza
5.- Sustrai Colina
6.- Aitor Mendiluze
7.- Aitor Sarriegi
8.- Unai Iturriaga

2013-12-13 : 17:24

Zure erantzuna jasota daukagu, baina eskertuko genizuke gure emailera ere (euskalkulturmintegia2@gmail.com) bidaliko bazenigu, zurekin harremanetan jarri beharko bagenu ere.
Mila esker parte hartzeagatik!

2013-12-14 : 19:02

1.-Amets Arzallus
2.-Maialen Lujanbio
3.-Beñat Gaztelumendi
4.-Igor Elortza
5.-Unai Iturriaga
6.-Aitor Mendiluze
7.-Aitor Sarriegi
8.-Sustrai Colina

2013-12-17 : 13:33

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Erantzun

Sartu