Teknologia albisteak

elhuyaraholkularitza

Erabiltzailearen jarduna

Leioa: 8.000 euskaldunen habia.

2013-07-10 : 10:25

Euskararen erabilera eta transmisoa Leioan mahai-ingurua egin genuen joan den ekainaren 12an Leioan. Idoia Aldekoa Elhuyar Aholkularitzako teknikariak gidatuta, euskara garatzeko eta sustatzeko gakoen inguruan jardun zuten Eduardo Apodakak (EHUko irakaslea), Itziar Idiazabalek (Unesco katedraren koordinatzailea), Xabier Payak (bertsolaria) eta Jon Sarasuak (Mondragon Unibertsitateko irakaslea). Bideo batean laburtu dugu mahai-inguru honetan atera ziren ondorio nagusiak.

1

Eraldaketa prozesua: nola eta zertarako?

2012-07-14 : 12:32

Eraldaketa. Parte-hartzea. Motibazioa. Pertsonak. Inplikazioa. Azken urtebete honetan hitzetik hortzera erabili eta entzun ditugu hitzok. Baina, nola eragiten da benetako eraldaketa? Hori lortzeko, nola motibatu pertsonak erabakietan eta prozesuetan inplika daitezen? Galdera horien gakoak argitzen saiatu gara Eraldaketa-prozesuak: zer, zertarako, nork, nola... liburuan. Nicola Foroni aholkulariak eta Elhuyar Aholkularitzak osatu genuen idatzia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eman zuen argitara, 2011n. Orain, herritarren parte-hartzea sustatzeko lanean ari zareten eragileokin partekatu nahi dugu liburuxka horren pdf fitxategia, lagungarri izango duzuelakoan. Gure webguneko gune honetan aurki dezakezu (erreparatu eskuinaldeko menuko pdf fitxategiei).