Teknologia albisteak

Elhuyar Aholkularitza

Erabiltzailearen aurpegia

Gizartearen hainbat esparrutan, eraikuntza kolektiboan lan eginez, hobekuntza lortzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Parte-hartzean eta berdintasunean oinarrituta egiten dugu lan, eta hizkuntza gutxituei tratamendu egokia eskaintzen diegu.

Erabiltzailearen jarduna

“Nola egin eta eragin berrikuntza soziala?” saio irekia antolatu du Elhuyar Aholkularitzak, irailaren 19rako

2014-09-15 : 09:22

Zenbateraino egiten eta eragiten dugu berrikuntza soziala?” galdera izenburu gisa hartuta, ikerketa egin dugu Elhuyar Aholkularitzan, eta egindako lanaren emaitzak aurkezteko eta emaitzen inguruan gogoeta egiteko antolatu dugun lan-saiora gonbidatu nahi zaitugu. Goiz osoko saioa izango da, eta, bertan, ikerlanaren emaitzak aurkezteaz gainera, saioa aberastuko duten bi ekarpen interesgarri izango ditugu: Gorka Espiauk berrikuntza sozialaz duen ikuspegiaz hitz egingo digu, eta Donostiako Antiguako Gaztegunearen prozesua sustatu eta bertan parte hartu duten eragileek beren esperientziari buruz hitz egingo digute. Ikerlana Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuak emandako laguntzari esker egin ahal izan dugu. 

Iurretako Udalak “Euskara betibizi” egitasmoa jarri du martxan

2014-06-15 : 09:33

Iurretako Udalak udalerriko merkataritzan eta ostalaritzan euskarak duen erabileraren inguruko diagnostikoa landu berri du Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin. Diagnostikoak erakutsi duenez, herriko merkatarien eta ostalarien % 60 euskaraz jarduteko gai badira ere elkarrizketen % 44 soilik izaten dira euskaraz edo ele bietan. Idatzizko elementuei dagokienez (errotuluak, kartelak, oharrak, fakturak...), euskararen erabilera txikiagoa da, % 29. Emaitza horiek ikusirik, Iurretako Udalak “Euskara betibizi” egitasmoa jarriko du martxan, herrian euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.  

‘Benetan maite nauzu?’, euskara zenbat maite duzun ezagutzeko test-a, Bermeoko Udaleko web gunean

2014-03-22 : 11:44

‘Benetan maite nauzu?’, bermeotarrek euskara zenbat maite duten ezagutzeko test-a Bermeoko Udaleko webgunean dago. Euskaldunok euskara erabiltzeko topatzen ditugun traba eta zailtasunei aurre egiteko, argumentarioa landu zuten Bermeoko guraso-elkarteetako kideek urte hasieran, Elhuyar Aholkularitzak bideratutako saioetan.

Zaldibartarrak gero eta sarriago hurbiltzen dira euskaraz udaletxera

2013-12-06 : 12:24

Zaldibarko Udalak euskararen erabilera-plana martxan jarri zuen 2008an, Elhuyar Aholkularitzaren gidaritzapean. Bost urte hauetan Udalak zerbitzuak euskaraz eskaini ahal izateko ahalegin handiak egin dituzte langileek eta politikoek, eta egindako lana ere neurtu egin da epe desberdinetan, aurrerapenik izan den edo ez jakiteko. Azken hiru urteetan, hain zuzen, emaitzak ezin hobeagoak izan dira: neurketa horiek adierazten dute herritarrek gero eta euskara gehiago erabiltzen dutela udalera hurbiltzen direnean.

4

"Benetan maite nauzu?” Bermeotarrek euskara zenbat maite duten ezagutzeko galdetegia kalean da

2013-12-01 : 12:56

Bermeotarrek euskara zenbat maite duten ezagutzeko galdetegia kaleratu du Bermeoko Udalak, herriko guraso-elkarteetako amekin eta Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, Geurien be bai egitasmoaren baitan.