Euskaldunok euskara erabiltzeko topatzen ditugun traba eta zailtasunei aurre egiteko argumentarioa landu zuten Bermeoko guraso-elkarteetako kideek urte-hasieran. Batzuetan, lotsagatik, edukazio falta dela pentsatzeagatik, erosotasunagatik… hizkuntza aldatzen dugu zenbait egoeraren aurrean. Baina horretaz kontziente gara?
“Benetan maite nauzu?” galdetegiak gurasoek landutako argumentario hori du oinarri. Norberak egoera jakinen aurrean duen hizkuntza-jokabidearen inguruan hausnartzea da galdetegiaren helburua, baita egoera horietan umorez jokatzen ikastea ere.
10 galdera eta 3 erantzun posible. Erantzunak aukeratuta, euskara zenbat maite dugun jakiteko aukera izango dugu.
Gai horren inguruan lanean jardun duten gurasoek banatuko dituzte galdetegiak datozen asteetan, lagunei, senideei, bizilagunei, lankideei, maitaleei...
Kalinpan euskararen laguna, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan ikastetxeetara hurreratuko da, testa banatzeko eta besarkadak banatzeko.
Eta zuk, benetan maite nauzu??
Eta ezin ote da kopia irakurgarri / inprimagarririk sareratu?
Ideia polita ematen du.
Bittor